(...)
Izen hau lehen aldiz 1783an ediren dugu, hasieran a- duela, geroko agerraldi guztietan bokal hori gabe azaldu arren. Gaurregungo Calle de Lameka [laméka] (Las Escaleras Mecas ere aditu dugu) herriaren sarrerako karrika aldapatsu bat da.
Lehen begiratuak hamaika, hameika zenbatzailearekin lotzera eraman gaitzake (cf. (h)améka Erronkari eta Zuberoan [FHV, 117. or.]), baina ez dakigu zer adieraz lezakeen zenbatzaile zehaztu horrek (Ikus Eslabako Amikarren sarrera). Antsoain zendeako Artika herrian Amecarena etxe izena dokumentatu du Jimeno Juríok 1732an [TCPCA, 179. or.], eta Donezteben Artikako izenaren Iparraldeko formatzat har daitekeen Amecabaita etxe-izena bildu du Andrés Iñigo ikertzaileak 1813an [Doneztebeko eliz artxibategia, matrikula liburua, 2, 17. or. Cf. Berako Amurusbaita, Arotzabaita, Arrosabaita, Doloresbaita, Pablobaita, Txuriobaita… Bera lurraldeko mapa, Obie, 1989.], eta beraz Ameka antroponimo bat dela kontu egin daiteke. Arantzan Amekaurrun borda dugu egun [Emilio José Esparza, "De toponimia navarra", PV, 94-95, 1964, 67-126. orr.].
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11