(...)
[-Eta gure eskualdean. Uxue] Toponimo honek bi interpretazio ezberdin izan ditzake: haitz + bi + -eta nahiz haitz + pe 'behe' + -eta (bigarren hau "bitxiagoa" da. Cf., halaz ere, Uxueko bereko Aizpeaga-ren aldaera den Azpiaga).
(...)
(...)
Izen honen etimologiarako bi interpretazio egon daitezke. haitz + bi + eta eta haitz + pe + eta. Gure ustez, Mitxelenak dionari jarraikiz [AV, 64. or. Azpiazu eta Azpiolea-n azpi-k aizpe-ren aldaera izan behar duela dio], hemen haitz + pe + eta dugu. Aiz- > az- pausua arrunta da (cf. Aizpeaga > Azpiaga Uxuen bertan), eta bukaerako -ieta segmentua -eeta-tik atera ahal izan da, disimilazioz (cf. Larreta Galipentzun, Larrieta 1335. urtean. Uxuen, gainera, metatesia gauza zitekeen. Aizpeta > Azpieta). Hortaz, formaz eta zentzuz, aipatu Aizpeaga-rekin lot daiteke. Izen honen lekukotasun bakarra dugun arren, badakigu Aldabea de Aitzandieta-n zegoela, Camino de la Sierra-ren ondoan.
Zokoa Rincón de los Cerrados izan zitekeen, Camino de la Sierra bertatik igarotzen baita, baina etimologia aintzakotzat hartuaz Lopera edo Barrio de la Peña-ren azpian dagoen xokottoa zela uste dugu, hots, Camino de la Fuente (de la Bomba) eta Camino del Puente de la Sierra-ren artekoa. Rincón de los Cerrados-en euskal izena Rincón de Errekazarra zela dirudi (ikus sarrera hau).
(...)