Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Iriondoa - Lekuak - EODA

Iriondoa (Aurkintza)

Entitatea:
Orografia/Aurkintza
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Leatxe
  • yriondoa - (1533) NAN.PR.OIB , 2. k-bis.
    (...)
    assi bien otra pª en yriondoa
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • yriondo - (1593) NAN.PR.OIB , 7. k-bis.
    (...)
    una piª en yriondo
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • las eras de iriondoa - (1723) ELBA.IRU , 1765. kart., 9. zkia., 930. or.
    (...)
    pieza en el term de Iriondoa teniente a las eras de Iriondoa y al varranco
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • iriondo - (1994) OV.11 , 81-82
    (...)
    [Dermio baten zatiketa] [...] are beharrezkoago bilakatzen zen hiria auzotan eta karrikatan banatzea eta bereiztea [Auzo banaketan garbi ikusten da lehen hiri hitzak 'herri' adiera zuela, 'hiri, villa' ezezik. Erabilera hau bizirik egon da oraintsu desagertu den erronkarieraz. Estornés Lasak bere Erronkariko uskara liburu polita (Auñamendi, Donostia, 1968) bailarako euskaldunei eskaintzen die, honela: "Simona Anaut Andéreari eta Erronkári'ko Irietan Uskáraren árima sálbatu deinér eta oraino uskaraz ele-erraitan dein gizon-emazte guzuer eskeintan dabéi libro kau gogo onez" Jarraian egiten duen itzulpenean letra larriz markatutako adizlaguna "en los pueblos del Valle" iraultzen du gaztelaniara, iri-ri 'pueblo' adiera emanez. Berrikiago Fidela Bernart Uztarroztarra honela mintzo zen: "Bai, badiezu hogeita...hoitairor edo laur urte ni naguela keben (Iruñean). Xoaitan gitun hidiara...en el verano; xoaitan gitun hidiara, bai" (Nafarroako euskaldunen mintzoak, Euskalerria irratia-Matías Múgica, Nafarroako Gobernuak argitaratutako lana, Iruñea, 1990, 87. or.)]. Hemen, partiketa hori batez ere -goien(a), -arte(a) eta -barren(a) posposizioak (gehiago ere badira, baina hauek dira inportanteenak) [Hiri-rekin azaltzen diren beste elementu batzu hauek dira: buru (Iriburu), garai (Irigarai, Ikus beheitixeago), gibel (Irigibel, Aizkorben); ondo (Iriondo; ikus Leatxe), zabal (Irizabal, Arakil-Ekain, kasu), -aga atzizkia (Iriaga, Idiaga, Aizkorben)...] itsatsiz lortzen zen, herriaren goiko, erdiko eta beheko auzuneak izendatzeko [Juan de Beriaynek hiria 'pueblo' adieran erabiltzen du, baina guk euskaraz herria 'populua' esango genukeena esateko: "Eliza sanduac guri adicera emateagatic cembat deuociorequi, eta erreuerenciarequi, eta cer viotzeco garuitazunarequi bear duen Sacerdoteac erran, eta hyriac ençun, escacendio Iaun goycari (sic)..." Gaztelaniaz honela dio: "...con que pureza de coraçon deue el Sacerdote dezir, y el pueblo oyr, el Santo Euangelio pide a Dios..." (TCOM, 53 eta 47. orr., hurrenez hurren). Ez beti, halaz ere: "Andic denbora auniz passatu eta etorriciraden lagunac, hiricoec ('herrikoek', alegia) ycusicitusten bezala erran cioten..." (TCOM, 114. or.). Gavelek hiri-k antzina latineko villa-ren adiera zuela uste du: "...hiri ou iri, mot qui veut dire aujourd'hui «ville» ou «bourg», mais devait signifier anciennement la même chose que le latin villa, c'est-á-dire «propriété rurale de quelque importance», et aura passé, à une époque relativement moderne, sous l'effet de causes identiques, par les mêmes changements de sens que ses équivalents romans villa, vielle ou viale et ville". Oinohar batean zenbait herritan etxe batzuk hiri osagaia dutela dio, etxe-multzoan duten kokagunearen arabera: "...on a fait remarquer que dans certains villages, tels que Lichans, plusieurs noms de maisons comportant l'élément hiri semblent se rapporter à la situation qu'elles occupent dans l'agglomération" Dena den, hau halabeharraren fruitu izan daitekeela dio, etxeek bertako lehen biztanleen famili-izena har zezaketelako: "Mais peut-être n'y a-t-il lá qu'une simple coïncidence, ces maisons ayant pu, comme il arrive souvent au pays basque, recevoir et garder le nom de famille de leurs premiers habitants" (EPB, 58. or.)].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • iriondoa (barrio de), (eras de) - (1994) OV.11 , 528
    (...)
    Agezako Coseras aztertzean esan dugun moduan, Iriondoa erdal izen horren ordain euskalduna izan zitekeen. Iriondoa herriaren goiko aldean zegoen, lehengo San Martín ermitaren alboan, eta beraz Barrio de San Martín eta Barrio de Iriondoa auzo bera zirela garbi samar dago. Dokumentazioan ikusten denez errekaraino iristen zen. Larrain hauek egungo Debajo de las Eras sarrerako Las Eras izan zitezkeen, Iriondoa-k Camino de Moriones-ekin ere mugatzen zuenez gero (ikus sarrera hau). Torre de Iriondoa, esan gisan, Dorreko itxaurraldea-n dugun Dorre bera bide da (ikus sarrera hau eta Clavería).
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

 

  • Eras de Iriondoa (alonimoa)
  • (Eras de) Iriondoa (gaztelania)
UTM:

				
Koordenatuak:

				

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper