Leku-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Igaraz - Lekuak - EODA

Igaraz (Aurkintza)

Entitatea:
Orografia/Aurkintza
Arautzea:
arautu gabeko lema 
Non: Leatxe
  • ygarasburua - (1634) NAN.PR.OIB , 23. k.
    (...)
    otra pieza en ygarasburua
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • el monte de ygaraz - (1719) NAN.PR.KDA , 19. k.
    (...)
    otra pieza...sobre el monte de ygaraz
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • igaraz - (1994) OV.11 , 53
    (...)
    [-As/-az, -es/-ez, -iz, -os/-oz, -us/-uz bukaerak. Leatxe] Igara 'errota' dugula suposa daiteke (ikus Morionesko Errotaxarra-n dioguna), baina gure alderdian beti errota edireten dugu. Beste aldetik, ez dugu sekulan *Errotaz edo *Errotatze-ren moduko toponimorik ediren inon [El Molinaz eta Los Molinazos ordea arruntak dira. Ikus gainera Zareko Bidatza aztertzean dioguna], eta gainera Igaraz mendi baten izena zela badakigu, toki eskasa errota batentzat. Azkenik, inguruko herrietako toponimiak ere igara 'errota'-rekiko balizkako lotura hori etetera garamatza (ikus Leatxeko toponimoa aztertzean dioguna). Aralarren Igaratza izeneko portilua dugu (igaro-tik?) [DIMV, 41. or.].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • igaraz (monte de) - (1994) OV.11 , 526-527
    (...)
    Leku-izen hau igara 'eihera' (< igo 'eho', eihera < eiho, eho bezala)-ren eratorria izan daiteke [AV, 100. or.], baina gure eskualdean beti errota ediren dugu. Gainera igara eta -tz(e,a) atzizkiaren elkarketa bitxi samarra litzatekeela ezin daiteke uka. Etimologia azaltzeko beste bide bat igaro-rekin lotzea da, *igaratze 'pausua, pasabidea' moduko aditz-izen batekin (cf. igaran 'igaro' aditza eta iragaitze, iragaitza izena). Igaraz monte generikoaren ondoan ageri da 1719an eta -burua-rekin elkartua 1634ean. Leatxetik hurbil dagoen Abintzaon Ygalas daukagu 1788an [Id., 75. k..], eta Ygalacha 1824 eta 1827an [Id., 100. eta 109. karpetak.].
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • igarazburua - (1994) OV.11 , 527
    (...)
    Igaraz toponimoaz eta burua 'gaina'-z osaturik dago. Aipatu dugun Monte de Igaraz-en euskal baliokidea izan daiteke.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

  • igarazburua - (1994) OV.11 , 88
    (...)
    [Dermio baten zatiketa. Burua] Txistukari atzean behin bakarrik azaltzen da, Leatxeko Igarazburua toponimoan, eta ikusten denez ahostuntasunari eusten dio. Gure alderdian garbi baino garbiago ageri da burua erdarazko alto de, cabezo de, cabezal de...eta antzekoen kidea dela, eta dermio bateko 'gaina', 'mendikoa', 'muinoa' adierazten duela, altuera batetik bestera dexente aldatzen den arren. Adibidez, Eslabako Artaduburua-k Artadua dermioko muino txikia adierazten zuen, eta Zareko Auzalorburua-k Auzalorra (Campo de la Villa egun) deitu eremuko muino orain desagertua (dena berdindu baitzuten, ardantzea landatu aitzinean). Alde honetatik -gaina-k zenbaitetan duen balio bera (ez -pea 'azpia'-ren kontrakoa) duela irudi du (alderik bai ote?). Hortaz oso garbi dago -goiena-k ez bezalako esanahia duela: Eslaban esaterako Gezari abajo (antzinako Gezaribarrena)-n dagoen Alto de Gezari izeneko muinoa (513 metro) dugu, eta segurua da hau dokumentazioko Gezariburua bera dela. Gezarigoiena-k, aldiz, dermio honen goreneko alderdia adierazten du, ez mendiko bat.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: OV.11

 

  • Igarazburua, Monte de Igaraz (alonimoa)
  • (Monte de) Igaraz (gaztelania)
UTM:

				
Koordenatuak:

				

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper