(...)
Fdo. Pérez Olloren [EN, 100. or.] arabera, hauek ziren Galipentzuko eliza eta ermitak:
"Nuestra Señora de la Peña, en la parte alta del pueblo; Nuestra Sra. de la Torraza, S. Babil, S. Juan Bautista, S. Pelayo, S. Salvador, S. Sebastián, Sta. Elena, S. Tirso, S. Zoilo y Sta. Elena"
Guk 1599an aurkitu dugun Ermita de Nuestra Señora Pérez Olloren Nuestra Señora de la Peña izan zitekeen nahiz Nuestra Señora de la Torraza.
Nuestra Señora de la Peña, zalantzarik gabe gaurko Ermita de la Concepción bera da, alegia, Peñisco de los Cuervos-etik ibairaino amiltzen den haitzeko ermita hondatua.
Nuestra Señora de la Torraza egun La Torraza deritzan eremuan zegoen, Aragoa ugaldearen ertzean, Barranco de Valdarras-en bukaeran. Bertan dagoen gortean oraindik ere ur-bedeinkatu harriak ikusi omen daitezke. Kontuan eduki beharra dago Valdarras Erdi Aroan hustu ziren Galipentzuko despoblatuetako bat dela [J. Gárriz, Despoblados, 21. or.], eta agian La Torraza-rekin identifikatu behar genuke (ikus Uxueko Torraza sarrera).
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11