(...)
Toponimo hau Galipentzun eta Morionesen baizik ez dugu aurkitu, bietan XVII. mendearen erdialdean. Hau harrigarri samarra da, batik bat kontuan hartzen bada gaurregungo gaztelaniaz bezala XVII. mendean (XVI.ean ere bai) gu digramaz [g] belare herskari (nahiz igurzkari) ahostuna eman ohi zela aditzera [Ikus Grafia kontuak atala.], eta gure ustez Ayesa euskaraz Ageza esaten zelako froga garbia da [Ikus Agezako Ayesa sarreran dioguna.].
Agezabidea gaurko Camino de Ayesa zela irudi du.
(...)