(...)
Hidronimo honen bi osagaiak gardenak dira eta osotasunak 'saihetsetik heldu den erreka' adierazten du; hots, erdaraz "el barranco (que viene) de través" esango genukeena (Ikus Lhande) [Santakaran La Trabiesa del sequero dugu 1557an (PRA-Kaparroso, 2. k.), eta Valtraviesa Erriberrin egun.]. Izan ere, erreka hau Zangozako errege bideari, Zangozabidea-ri, saihetsetik zetorkion.
Hortaz, gaurko Barranco del Puente viejo edo Barranco de Xubingoa (biotako bat) zela pentsatu beharko dugu, izen hori har ere zezakeen Barranco de Gezari-k aski izen zaharra duelako.
Trabeseraerreka edo Trabeserreka-k ubidearen inguruko lurrak ere izendatzen zituen. Badakigu ardantzeak eta alorrak zeudela bertan.
(...)