(...)
El Castillo edo Gazteluzarra herriaren goreneko alderdian zegoen, Irigoiena edo Barrio de arriba-n. Barrio del Castillo elizaren ondoko auzoa zen.
Común del Castillo gazteluaren inguruko auzalurra zen (ikus Camino del Castillo sarrera), Cuesta del Castillo [PRA-San Martin, 43. k.] bertara igotzeko aldapa, eta Junto al Castillo, azkenik, gazteluaren aldameneko alderdia. Euskarazko Gazteluondoa-ren ordaintzat jo daiteke.
(...)