(...)
Toponimo polit honetan motxilu (mochelu, mochilo eta mochulu ere ageri dira) 'mozolo', eta kantoa 'kanta', 'kantua', 'kantatzea' ditugu, eta 'mozoloaren kantua' edo 'mozoloak kantatu zuen edo kantatu ohi duen tokia' (cf. Artikutzako Txorikantari eta honen eratorria den Txorikantariko erreka, Choricantariaga 1827an eta Choricantarico erreca 1916an [Mikel Erriondo, "Artikutza, toponimia actual y antecedentes históricos", FLV, 51, 1988, 119-142. orr.], Tafallako Galloscantan edo Leotz eta Pitillasko Cantagallos [Jimeno Jurío, THET, 116. or.]) adierazten du.
Motxilu erdarazko mochuelo [Honen etimologiaz ikus Corominasen DCELC] (cf. Mochuelo canta sarrera)-ren euskalduntzearen ondorioa da, eta bilakaera hau izan da, nonbait: mochuelo > motxelu (goranzko diptongoaren monoptongaketaz [Txillardegik dioenez (Euskal Fonologia, Ediciones Vascas, Donostia, 1980, 56. or. eta hurren.), hau da euskaraz "anormalak" diren goranzko diptongoak ezabatzeko dituen hiru errekurtsoetako bat. Beste biak epentesia eta azentu aldaketa dira]) > Motxilu (herskari sabaikariaren eraginez. Cf. machete > matxite [FHV, 68. or.]). 1605ean, gainera, diptongoaren beste monoptongaketa bat duen Mochulu azaltzen da, baina forma hau erabat isolaturik dago.
Ez dakigu non zegoen, baina bai bertan zabala zegoela.
Hau dela eta, Llano de arriba-rekin edo Rellanos del Monte horietako batekin identifika liteke, edo herri ondoko Zabala-rekin, baina hau balizkako kontu hutsa da, frogarik ezean.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11