(...)
Hargin, genitiboaren morfema plurala den -en, eta erreka dira honen osagaiak.
Lehen lekukotasunetan (Arguinen erreca, 1583an, Arginenerreca 1596an) genitibo plurala azaltzen bada ere, aurrerago auzak ez daude horren garbi, ez baitakigu forma usteldu eta desitxuratu batzuen aurrean gauden ala genitibo singolarraren aldakien aurrean: Arguinanerreca (1710), Arguiñanerreca (1720), Arguiñaren erreca (1774).
Beste batzuetan toponimoaren itxuragabetzeak seguruak dira: Aguinainerreca (1723) [kasu honetan aezkeraz, baztaneraz eta hegoaldeko goi-nafarreraz gertatzen den -aren > -ain pausoaz ere pentsa liteke. Izan ere, 1748an sortu zen Joaquin Lizarraga Elkanokoaren lanetan maiz aurkitzen dugu forma hau, jatorrizkoa den -aren-en aldamenean, eta beraz gure eskualdean ere euskara desagertu aitzinetik aipatu aldakuntza guazatu zela suposa liteke. Seguru egoteko, ordea, honelako adibide mordoxka behar genuke, eta zoritxarrez honetaz besterik ez dugu.], eta batez ere Arinrrenca (1829). Behin bederen, 1781. urtean, Arguinerreca ediren dugu, eta lekukoa berandu samarrekoa denez, ez dakigu Harginen erreka-ren aldaera jator baten aurrean (Arginerreka elkartuaren aurrean, alegia) gauden edo halabeharrez euskal izenarekin bat datorren itxuratxartzea den.
Ingteresgarria de, hemen, -gin atzizkiaren aldaeren azterketa egitea, bokal erdiaren ondoan sabaikaltzea segurua den arren (cf. -gaña guztiak), i bokal ososa denean gauzak ez baitaude horren garbi. Izan ere, izen honenlehen lekukoek ez dute bustitze horren aztarnarik, eta 1781eko Arguinerreca-k ere ez. Tartean 1720an Arguiñanerreca dugu, eta 1774ean Arguiñaren erreca, 1723ko Aguinainerreca-ren alboan. Hortaz, eta laburtuz, ez dakigu in bustitzen zen ala ez, in > ñ segurua zen arren.
Arginerreka edo Harginen erreka Barranco de Zabala osatzen duten bi errekastoetako bat zen, Camino de Eslava gurutzatzen zuela badakigu eta.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11