(...)
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
3189
ERABAKIA, 1995eko ekainaren 21ekoa, Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariarena eta Hizkuntza Aholkularitza eta Informaziorako zuzendariarena, Euskal Autonomi Elkarteko udalerrien biztanleria-guneen zerrendari zabalkundea ematen zion otsailaren 20ko Erabakian antzemandako errakuntzak zuzentzen dituena.
Ikusirik Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariaren eta Hizkuntza Aholkularitza eta Informaziorako zuzendariaren 1995eko otsailaren 20ko Erabakia (1995eko martxoaren 10eko 49. zenbakiko EHAAn argitaratua), haren eraskinean zuzendu beharreko errakuntzak antzeman dira.
Antzemandako errakuntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.b) atalean ohartemandako kasuetan sartzen direnez, maila bereko xedapen baten bidez egin behar da horien zuzenketa.
Ondorioz, honako hau
ERABAKI DUGU:
Atal bakarra.– Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariaren eta Hizkuntza Aholkularitza eta Informaziorako zuzendariaren 1995eko otsailaren 20ko Erabakiaren eraskinean (martxoaren 10eko EHAA, 49. zenbakia) honako zuzenketa hauek egitea:
1.– Barrundiako Udalerriari dagokion biztanleria guneen zerrendan (2614 orrialdean): Etxabarri Urtupiña dioenean, Etxabarri Urtupiana esan behar du; Marieta-Larrinzar dioenean, Marieta-Larrintzar esan behar du; Maturana dioenean, Matura esan behar du; Mendijur dioenean, Mendixur esan behar du; Ozaeta dioenean, Ozeta esan behar du.
2.– Campezo Udalerriari dagokion biztanleria guneen zerrendan (2615 orrialdean): Sta. Cruz de Campezo/Santa Kurutze Kanpezu dioenean, Santa Cruz de Campezo esan behar du.
3.– Peñacerradako Udalerriari dagokion biztanleria guneen zerrendan (2618 orrialdean): Baroja dioenean, Barola/Baroja esan behar du; Faido dioenean, Faidu/Faido esan behar du.
4.– Zigoitiko Udalerriari dagokion biztanleria guneen zerrendan (2615 orrialdean): Izen berberaz biztanleria gune gisa azaltzen den Zigoitia, kendu egin behar da.
5.– Foruko Udalerriari dagokion biztanleria guneen zerrendan (2628 orrialdean): Martxoaren 10eko EHAAn argitaratutako zerrendaren ordez honako hau behar du: Atxondoa, Armotxerria, Baldatika, Elejalde, Gaitoka, Landaberde, Urberuaga.
Vitoria-Gasteizen, 1995eko ekainak 21.
Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendaria, JOSÉ MARÍA ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.
(...)
Zer: Biztanleria-entitatea
Non:
Jatorria:
EHAA