(...)
Orain Alto de Janduba [xandúba] deritzan gaina herri ondoan dago, Zabalzigar-ko mugan. Janduba bertan lur zerbait (zortzi-hamar erreguneurri) zuen Eslabako etxe baten izena da, eta ez du zerikusirik Reta Janárizek proposatzen duen Jaun + andua 'mahatsondoa' + ba 'behe'-rekin [EHZE, 483. or.].
Janduba lehengo Jandua deituratik atera da (cf. Aitzuloa > Izurba Eslaban, edo Andua > Anduba Lergan. Ikus Camino de Bidezarra sarrera), eta hau bere aldetik Sandua-ren aldaki bustia (bustidura arrunta da izengoitietan, jakina denez) den Xandua-tik (cf. Xurio > Jurío, Xubiri > Jubiri [Cf. Jubiriko borda Garraldan] edo Xabat > Jabat [Aezkoako Orbara herrian Xabatenbelon izena dugu orain, Sabatenvelauna 1916ko katastroan, eta Casa de Jabat 1781az geroztik (PRA-Auritz, 49. k.). Ezkarozen Xandua ([shándua] seguru asko) dugu 1654ean (PRA-Otsagabia, 3. k.): "pieza en Mandruñe, en el bordal que llaman Xandua"]). Sandua edo Jandua Urraulgoitiko etxe baten izena zen 1785 inguruan, Jimeno Jurío ikerlariak dioenez ["El Vascuence en Urraul alto", FLV, 58, 1991, 227-245. orr.].
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra