(...)
OHAR.: Garai batean Leitza'tar Agustin Etxe Taldea zena hiru odonimotan dago banatuta egun, izen bera duten kale, atzekalde eta plazan, alegia. Horregatik, bereizketa egiteko generikoaren erabilera ezinbestekoa da, nahiz eta zenbaitek esr.ezifikoa soilik erabiltzen duen hirurentzat jakin gabe zehazki zein den zein (ikus DOKTOR HUIZI KALEA, oharrak). // Errotuluan Agustin Leitza idatzita dagoen arren, informatzaile guztiek garai bateko Agustin de Leiza erabiltzen dute. Andoaindar hau 1694-ean jaio zen. Ameriketara joan eta Argentinako San Salvador de Jujuy hirian bertakotu ondoren herrialde hartan bizi zen hilarteraino. Armadako jenerala izan zen eta, dakigunez, oso gizon diruduna, bere aberastasunaren zati bat elizen eraiketa eta hornidurarako eman zuelarik. Berak emandako diruaz eraiki zen, besteak beste, Andoaingo San Martin eliza eta berea izan zen Miserikordia etxea eratzeko proposamena, hori eraiki ez balitz herriko pobreentzako lur sail bat erosia zuelarik. 1763-an hil zen.
(...)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.