(...)
[-Aga atzizkia gure eskualdean. Galipentzu -"Lerga" dio-] Harri izena, urdin izenondoa, eta -aga [Urraulbeitiko Arripodas herrian Arriurdinecoa azaltzen da (PRA-Irunberri, 3. k, 1710). Iruñerrian, Oltza-Iberon, Arri urdineta eta Arriurdineta Gaña bildu ditu Jimeno Juríok (TCPCO, 124. or.), eta Galarren Arri urdineta eta Arriurdinetacoa (TCPCG, 252. or.). Azken honetaz ari delarik, oharretan honela dio: "Piezas en el término (que) afrontaban «con el camino que bamos al monte». Al comienzo de dicho camino, en las afueras del pueblo, hubo una zona con abundancia de tufas (margas)".
Itza zendeako Lete herrian (TCPCI, 210. or.) Arriurdina aurkitu du aipaturiko ikerleak. Aurizperrin, Mezkiritzen (Orreaga Ibarra, MT) eta Ihabarren Arriurdin dugu, eta Ameskoako Ekalan Arriurdina ageri da 1883. urtean (L. Lapuente, TAM, 406. or.). Orotz-Betelun Arriurdineta daukagu (TOB, 339. or.) eta Araban, azkenik, (Gerardo López de Guereñu, TA) behin baino gehiagotan agertzen da Arriurdin edo Arriurdina.
Patziku Perurenak, "Urdina, kolore nahasi hotza" izeneko artikulu interesgarrian (Navarra hoy egunkarian agertua, 1989ko Urriaren hamabostean) urdina kolorearen balioa euskaraz zein den zehazten ahalegintzen da, aldi berean gu hemen aztertzen ari garen toki-izenaren gainean informazio dexente ematen digularik. Aipua luzea da, baina merezi duelakoan aldatzen dugu hona:
"Toponimian berean, urdiñola, urdiñaran, urdintzu, urdiñegi, harriurdiñeta, aitzurdintza eta beste aurki daitezke. Hauetarik bi azkenekoak bakarrik harturik, ederki ikusiko dugu urdinaren eremu semantikoa zeinen nahasia eta zabala den. Goizuetan, Aiñarbeko urtegia egiteko Gorostingo gainean urratu zuten harmailari bertako artzai batzuk harri nabarreta esaten omen zioten, eta beste batzuk berriz, harri urdiñeta. Hortaz, urdina eta nabarra inoiz nahasi egin bide zituzten. Azkuek berak urdin hitzaren lehenbiziko azepzioaren adibidetzat honako hauxe dakarki: "beste asko, karekizko arri urdin ederra ematen dutenak". Graciano Andiagak ere, Arantzazu aldeko Aitzurdintza harmailari begira, hala egin zion galde handik zebilen Ladislao Odriozolari; ea urdina zer kolore moeta ote zen, eta honek, "urdina da kolore zuri naastua" erantzun omen zion (pasadizo hau Aita Villasantek bildu zuen, ez Graziano Anduagak, Aitonaren uzta, Itxaropena, Zarautz, 1961, liburuko 28. or.). Argibide hauetatik atera litekeenez, gazteleraz piedra caliza esaten zaiona, harri urdina zatekeen euskal usario zaharrean"]-z osaturik dago toponimian makina bat aldiz aurkitzen dugun hau.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11