Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2491 emaitza *:* bilaketarentzat [471 - 480]

Bardoze (emakumezkoa)

  • Lapurdiko herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehen aipamena 1193. urtekoa da, Baionako katedraleko artxibokoa.

Barezi (emakumezkoa)

  • Busturia (Bizkaia) herriko ermita, aurrenekoz 1051n ageri dena, Axpeko (Bizkaia) elizarekin batera. Lehorte garaian euria eskatzeko Altamirako elizara eramaten zen Andre Mariaren irudia. Marinelek debozio handia ziotenez, barruan badira hauek egindako emaitzak. Jaia abuztuaren 5ean da.

Barkane (emakumezkoa)

  • Perdón (es)

  • Osagaiak barkatu aditza eta emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne atzizki berria dira.

Barkoxe (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da. Pierres Topet "Etxahun" (1786-1862) olerkaria hemengo semea izan zen.

Barria (emakumezkoa)

  • Ekialdeko Lautadako Andre Mariaren komentu zaharra, Araban. Lehenengo aipamen idatzia 1217koa bada ere, eraiki aurreko mendean egin zen. Arabako Foru Aldundiak berritu du monasterioa, bera baita orain jabea. Moja bernarditek Oiongo (Araba) Asa auzoan dute komentu berria. Jaieguna abuztuaren 20an da.

Bartolomea (emakumezkoa)

Basabe (emakumezkoa)

  • Naxurieta (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Sakanako (Nafarroa) baso batek eta Gaubeako (Araba) herri batek ere Basabe dute izena.

Basagaitz (emakumezkoa)

  • Etsaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Antzina lekaime komentua eta herria izan zen, baina XIV. mendearen amaieran hustu egin zen. Izenak beste orduz bertan egon zen oihana, baso gaitz-a, dakar gogora.

Basalgo (emakumezkoa)

  • Bergarako (Gipuzkoa) auzoa eta Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren irudia.

Basandere (emakumezkoa)

  • Euskal mitologiako izakia, Mariren eta Laminen ezaugarri franko biltzen dituena. Mendibetik (Nafarroa Beherea) Iratirako bidean dagoen Salbatoreko ermitan bada Basandererena izan omen zen ganderailua. Kondairak dioenez, Basajaunak hartu zuen ermitatik baina artzain batek bere lekura itzultzea lortu zuen, Salbatzailearen laguntzaz.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper