6575 emaitza *:* bilaketarentzat [371 - 380]
Etxarri Aranazko (Nafarroa) eta Enirio-Aralarko mugan dagoen mendia. Ikusi Alleko.
Alles (fr)
Durangaldeko mendia Abadiñon (Bizkaia). Ikusi Alluitz.
Bermeoko (Bizkaia) Almika auzoko Andre Mariaren ermita XI. mendean eraikitako monasterioa izan zen. Herriaren zaindaria denez gero, lehorte garaian irudia ateratzen zuten, euria eskatzeko. Santuaren eguna irailaren 8an da; egun honetan oinez joaten dira Bermeotik Almika-raino. Orain ahoz Almike esaten diote eta horrela zabaldu da neska-izen moduan.
Almoravit (es)
Andre Mariaren ermita, Sesman (Nafarroa). Egun ermita bada ere, lehen Almuza herri hustuko eliza zen. Irudia XIII. mendekoa da, elizaren garai berekoa. Mendekosteko bigarren egunean erromeria handia izaten zen, baina egiten ziren gehiegikeriengatik debekatu eta irudia elizara eramatea erabaki zuten.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.