2325 emaitza *:* bilaketarentzat [91 - 100]
Ikus Alaia.
Izen honen oinarria: alai adjektiboa eta -ne (-ñe). Ikus Alaia.
Elortzibarren eta Orbaibarren arteko mendikatea (Nafarroa) eta Erdi Aroko euskal izena. Iruñean XIII. mendean Alaaitz femina ageri da.
Iruraiz-Gauna udaleko Alaitzako (Araba) Andre Mariaren eliza eta adbokazioa. Baditu aztarna erromanikoak eta freskoak. Jasokundearen jaia abuztuaren 15ean da.
Erdi Aroko euskal izena. Izuran (Nafarroa Beherea) ageri da, XIV. mendean.
Alegría (es)
Ptolomeok Euskal Herrian aipatzen duen herria. Bere kokalekua ezezaguna da orain.
Milagros (es)
Gaztelaniazko Milagrosen baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Alatz hitza neologismoa da, baina ez zuen Sabin Aranak asmatu, pertsona-izen edo adjektibo moduan erabili bazuen ere: Alatz Ama Neskutza (Nuestra Señora del Milagro). Osagaiak: ahal eta hatz (adierazlea, latineko signumen kide) eta -ne. Santuaren eguna uztailaren 21a da. Ikus Mirari.
Izen honek bi iturri izan ditzake: latineko alba 'zuria' izenondoa eta Europako toponimian bizirik dirauen hitza, 'muinoa', 'mendia' eta hedaduraz' gaztelua' adierak bide dituena. Baztanen (Nafarroa), esaterako, bada Alba deitzen den mendia. Gainera, erromatarren garaian bazen Alba izeneko hiria, Arabako Lautadan.
Trebiñuko herria, erdaraz Albaina.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.