Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [231 - 240]

Anuket (emakumezkoa)

Anukis (emakumezkoa)

Anuntxi (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Gaztelaniako Anunciación izenetik dator eta hau latineko annuntiatio-tik 'iragartzea', 'mezua'. Egun honetan Gabriel goiaingeruak Andre Mariari ama izango zela eta semeari Jesus izena jarriko ziola esan zion. Badirudi euskal ebakeran oinarritu behar dugula tx lortzeko, nahiz eta Nafarroako erdaran Lanunchi (la Anunchi) moduko hipokoristikoak egon. Izen honetan berez balio adierazkorra duen tz-ren bustitzea dago eta bukaeraren laburtzea. Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Iragarne eta Iragartze.

Aos (emakumezkoa)

  • Longidako (Nafarroa) herria eta bertako Done Petriren elizan gorderik dagoen Andre Mariaren irudi erromanikoa.

Apain (emakumezkoa)

  • Mutrikuko (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa.

Apala (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan erabilitako emakume izena, Andreapala moduan ere agertzen zaiguna. Bistan da jatorria apal adjektibo ezagunean duela. Lehen aldiz Leireko(Nafarroa) dokumentazioan azaltzen da, 1145ean (Apala). Gizonentzako ordaina Apalo da.

Apolone (emakumezkoa)

  • Apolonia (es), Apollonie (fr)

  • Gaztelaniazko Apoloniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Apolonia.

Apolonia (emakumezkoa)

  • Apolonia (es), Apollonie (fr), Apolline (fr), Apollonia (en)

  • Apolo jainko izenaren gentilizioa den latineko Apolonius-etik. Alexandrian bizi izandako eta martirizatutako III. mendeko Santa Apolonia dentisten patroia da. Jaieguna otsailaren 9an da. Aldaera: Apolone (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Araia (emakumezkoa)

  • Arabako herria eta Andramari deitzen den ermita, egun hilerriko kapera dena. Barruan Ama Birjinaren irudi barrokoa zegoen. Kanpoaldean dauden Done Jakueren gurutzeek Lautadara Sandratitik sartzen zen Donejakue bidearen berri ematen digute. Bide garrantzitsu hori babesteko gaztelua egon zen ondoko haitzetan. Jaia abuztuaren 15ean zen.

Araika (emakumezkoa)

  • Kontrastako (Araba) erromatar hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Trebiñun, Araiko izeneko herrian, Uraldeko Andre Maria dago (ikus Uralde). Eraikuntza XIII. mendekoa da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper