Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]

Andremantzia (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre eta Mantzia dira. Artaxoan (Nafarroa) azaltzen da, XII. mendean (Andre Mancia). Ikus Andre eta Mantzia.

Andremaria (emakumezkoa)

  • Gutxienez XVI. mende arte erabili izan den euskal izena dugu hau. Osagaiak, agerian denez, Andre eta Maria dira (ikus izen hauek). Lehen aldiz Iruñean aurkitu dugu, 1135. urtean (Andre Tota de Let, Andre María su fija); beranduago Gautzan (Nafarroa) Andre Maria Goycoa ageri zaigu XIV. mendean eta Donezteben (Nafarroa) Andremaria de Agorreta 1541ean. Horretaz gain, Jesusen amaren ohiko izendapena da.

  • Dokumentuak:

Andreona (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko (Nafarroa) emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).

Andreoneka (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onekaz osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (Nafarroa) aurkitzen dugu, XIII. mendean.

Andresa (emakumezkoa)

  • Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (cf. Andreo). Ikus Andres.

Andresemena (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrera horiek). Aurreneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa) aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon-izena ere azaltzen da Aritzalan (Nafarroa) 117an: Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala.

Andresemera (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Semeraz osatua (ikus bi sarrera horiek). Lehenbizikoz Artaxoan (Nafarroa) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (Nafarroa) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren (Nafarroa), gainera, Jaunsemero gizon-izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170).

Andreua (emakumezkoa)

Andreumea (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Umeaz osatua. Hondarreko hau antroponimotzat erabilitako 'umea' arrunta besterik ez da (cf. Lergako [Nafarroa] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (Nafarroa) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea izen maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan.

Andrezuria (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena da, Andrez eta Zuriaz osatua (ikus Andrea eta Zuria). Azkeneko hau antroponimotzat erabilita dagoen zuri adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (Nafarroa) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper