3328 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]
Ángel (es), Angela (es), Angèle (fr), Angela (en)
Grezierako ángelos 'mezularia' hitzetik latineko angelus sortu zen, eta hemendik euskarazko aingeru. Ezagutzen dugun aipurik zaharrena Basaburu Nagusiko (Nafarroa) 1552ko Aingeru de Igoa da. Duen zabalkundea umeak zaintzen dituen aingeru guardakoarekiko begiruneari zor zaio, izen hau ematearekin haurra babestuago egongo dela uste izaten baita. Aldaera: Gotzon (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erromatarren garaiko inskripzioetan ageri da izen hau, inoiz Aius itxurapean. Erdi Aroan ere azaltzen da, 1122an esaterako, Iruñeko katedraleko artxiboan. A. Irigoienen ustez, Agoitz / Aoiz (Nafarroa) toponimoaren jatorria Aio izenaren Aionis latineko genitiboan dago.
Erdi Aroko izena. Adibidez, Iratxen (Nafarroa) 1083an dokumentatzen da eta Garden (Nafarroa) 1366an (Aioro Garçatoin).
Astolfo (es), Aistolfo (es), Aistolf (fr), Aistulf (fr), Aistulf (en)
J.A. Xaho idazle zuberotarrak La lègende d' Aitor lanean kaleratu zuen izena; beranduago F. Navarro Villosladaren Amaia o los vascos en el siglo VIII eleberriko pertsonaia ospetsua izan zen. Zuberoan aita onen semea esaten da 'noblea' adierazteko. Hortik Xahok euskaldunok Aitor-en semeak garela atera zuen, okerreko etimologia eginez. Gaur egun Euskal Herrian gehien erabiltzen den izenetako bat da.
Jose Ariztimuño Olaso (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) idazlearen goitizena, bere deituren hasierak batuz lortua: A(r)itz+ol. Aitzol apaiza izan zen, Yakintza aldizkariaren sortzailea eta Euskaltzale elkarteko zuzendaria. 1936an Lapurditik Bilbora itsasontziz zihoala matxinatutako soldaduek preso hartu eta Hernaniko hilerriko hormaren kontra fusilatu zuten. Bere lanik ezagunena La Muerte del Euskera ('Euskararen heriotza') dugu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.