572 emaitza *:* bilaketarentzat [41 - 50]
Gipuzkoako herria. Aipamenik zaharrena 1025. urtekoa da, Gaila andereak San Juan de la Peñari Olazabal monasterioa eman zionekoa. Herri hau ezagun egin zen XIX. mendean bertan sortutako J. Elizegi 'Altzoko erraldoia' (2,40 m luze) zela medio.
Amado (es)
Latineko amatus 'maitatua' hitzetik sorturiko Erdi Aroko euskal izena. 919. urtean Valpuestako kartularioan dokumentatzen da eta 1033an Leiren (Xemena mulier de Amatu 'Xemena Amaturen emaztea'). Gaztelaniazko Amado aldaera ere erabili izan da gure artean.
Erdi Aroko izena. Amic d'Arizmendi 1359an azaltzen da Nafarroan.
Nemesio Etxaniz (Azkoitia, 1899 - Donostia, 1982) idazlearen izengoitia.
Izen zaharra. Amichis de Anchoriz 1772an ageri da Luzaiden (Nafarroa); badaiteke Amik izenaren aldaera izatea.
Izen hau Erdi Aroan maizkara erabili zen. 913an, 1040an eta 1060an ageri da Valpuestan (Burgos), Iratxen (Nafarroa) eta Leiren (Nafarroa), hurrenez hurren. Aragoi aldean Amosco aldaera dokumentatzen da. Ikus Musko.
Ahaidego hurbilaren adierazlea, eta ohiko euskal izena Erdi Aroan. Adibidez, 1050ean Valpuestan (Burgos) azaltzen da, 1141ean Iratxen (Nafarroa) eta 1158an Artaxoan (Nafarroa). XIV. mendeko dokumentazioan maiz aurkitzen dugu Annaia idatzirik.
Orain gutxi sortutako izena, 1366an agertzen den Pero Lopiz Auaiz-en irakurketa txarretik bide datorrena.
Aingeru Irigarai euskaltzainak 1960an Akademiarentzat egindako izendegian ageri da. Beste izen asko bezala, Nafarroakoa dokumentazio zaharrean aurkitu zuen.
Andrés (es), André (fr)
Andres izenaren euskal aldaera, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean jasoa. Sukarrietan (Bizkaia), Sabin Aranaren udako etxearen aurrean, badago uharte txiki bat, Doniandere (Done Andere) izenekoa, bertan egon baitzen parrokia. Hedadura handiko izena da; maiz Jon-ekin batera erabiltzen da. Ikus Andres.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.