1 emaitza Trinitate bilaketarentzat [1 - 1]
Trinidad (es)
Latineko Trinitatem 'hiruren bilera' hitzetik. Hirutasuna kristau erlijioaren dogmarik garrantzitsuenetakoa da, Jainkoa bakarra izanik ere hiru direlako (Aita, Semea eta Espiritu Santua). Dogma hau Nizeako kontzilioan finkatu zen, 325. urtean. Hirua sarri agertzen da kristau ikonografian eta ohikoa da elizek hiru abside izatea. Santuaren eguna Mendekoste ondorengo igandean ospatzen da. Aldaerak: Irune (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Hirune.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.