13 emaitza *:* bilaketarentzat [1 - 10]
Arritokieta izenaren ohiko izen ttipia.
Bakarne izenaren ohiko txikigarria.
Mar (es)
Ikus Itsaso.
Magdalena (es), Madeleine (fr)
Grezierako Magdalené ('Palestinako Magdala hirikoa', 'magdalatarra') izenetik dator, latineko Magdalena bitarteko dela. Jesusen jarraitzaile hau gurutzearen oinetan egon zen hura hil zutenean, eta berpizturik ikusi zuen lehenengoa izan zen. Kondaira baten arabera Frantziako Vezelay herrira joan zen eta bertan hil. Santuaren eguna urriaren 20an da. Aldaerak: Madalen, Magdalena, Maialen eta Matxalen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.