1911 emaitza *:* bilaketarentzat [31 - 40]
Adrián (es), Adrien (fr), Adrian (en), Hadrianus (la)
Erromako Hadrianus leinu izenak 'Hadria hirikoa' adiera zuen. San Adrian Erromako armadako ofiziala eta VII. mendeko martiria izan zen. Santuaren eguna martxoaren 1ean da. Aldaera: Adiran (Deun-ixendegi euzkotarra).
Aecio (es), Aétius (fr), Aetius (en), Aetius (la)
Afranio (es), Afranius (fr), Afranius (en), Afranius (la)
Afrodita (es), Aphrodite (fr), Aphrodite (en), Ἀφροδίτη (el kl)
Agamenón (es), Agamemnon (fr), Agamemnon (en), Ἀγαμέμνων (el kl)
Agapito (es), Agapit (fr), Agapetus (en), Agapetus (la)
Agapetós 'atsegina', 'maitatua' grezierako hitzetik dator. San Agapito III. mendeko Italiako martiria izan zen. Santuaren eguna irailaren 20an da katolikoentzat eta apirilaren 22an ortodoxoentzat. Ikus Amatu.
Agar (es), Agar (fr), Hagar (en)
Águeda (es), Agathe (fr), Agatha (en)
Grezierako Agathé 'ezkontza' izenetik dator, latineko Agatharen bitartez. Santa Agata III. mendean bizi izan zen, Catanian (Italia), non martirizaturik hil baitzen. Euskal Herrian harenganako debozio edo jaiera handia izan da eta elezahar asko sortu dira beraren inguruan. Kondairetan, sarri, abere itxura (katuarena edo ahuntzarena) hartzen du. Santuaren eguna otsailaren 5ean da. Mutrikun (Gipuzkoa) Santabata esaten zioten. Amikuzen (Nafarroa Beherea) honela kantatzen da:
Santa Agata andere, aurten bezala gero re;
Santa Agatak egortzen gaitu badukezun deus ere.
Aldaera: Agate (Deun-ixendegi euzkotarra.
Agatías (es), Agathias (fr), Agathias (en), Agathias (la), Άγαθίας (el kl)
Agatocles (es), Agathocle (fr), Agathocles (en), Ἀγαθοκλῆς (el kl)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.