1 emaitza Sabina bilaketarentzat [1 - 1]
Sabina (es), Sabine (fr), Sabina (en)
Sabinoak Etruriakoak ziren jatorriz eta leinu honetako emakumeen bahiketagatik egin dira ezagun gure artean. Izan ere, Erromako mitologiaren arabera erromatarrek emakume sabinoak bahitu zituzten, beraiekin ezkontzeko. Beranduago talde biak, erromatarrak eta sabinoak, batu egin ziren. Kristauen arteko zabalkundea Erromako eta Toledoko Sabina santei zor zaie. Santuaren egunak abuztuaren 29an (Erromakoarena) eta urriaren 27an (Toledokoarena) dira. Aldaera: Sabiñe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.