6148 emaitza *:* bilaketarentzat [21 - 30]
Abel (es), Abel (fr), Abel (en)
Itun Zaharreko pertsonaia, Adamen eta Evaren seme kutuna. Litekeena da jatorriz izena asiriarra izatea. Ezaguna da Bibliako pasartea, non Kainek, bekaitzez, anaia hil baitzuen.
Abelardo (es), Abélard (fr), Abelard (en)
Avelino (es)
Gaztelaniazko Avelinoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator; bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.
Avelina (es), Aveline (fr)
Gaztelaniazko Avelinaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Izena Italiako Avellino hiri izenetik dator eta bertako seme izandako San Andres Abelinori esker zabaldu zen. Santuaren eguna azaroaren 10ean da.
Pilar (es)
Gaztelaniazko Pilar izenaren kideetako bat. Osagaiak: habe 'pilarea; 'zutabea' eta -ne atzizkia, XX. mendean izen femeninoak sortzeko zabaldutakoa). Ikus Pilare.
Sabin Aranak XIX. mendearen amaieran sortutako neologismoa da. Oinarrian aba (ustez, aitaren kide izan zen hitza, hemen asabaren esanahiarekin erabilia) eta (h)erri hitzak dituena. Hitz berri hori berehala zabaldu zen eta jadanik gerra zibilaren aurrean pertsona-izentzat erabili zen, baina 1939. urtera arte, beste euskal izen guztiak bezala debekatu baitzuten. Gainera, beste izen anitzekin ez bezala, itzultzean gaztelaniazko ordainak arazoak sortzen zituenez gero, agintari frankistek hala deitutakoei izena aldarazi zieten.

Abertano (es)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.