9 emaitza bilaketarentzat
Badakigu Herriak garapen handia ezagutu zuen modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta, hor, ezaguturen ordez, izan behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?
Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.
Zuzenak al dira ondorengo formak?
a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]
b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]
c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]
d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)
e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)
f) errusieradun (errusieraz dakiena)
g) errusieratu (errusierara itzuli)
Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.
Zein da hobestekoa erretzearen ohitura / erretzeko ohitura formen artean?
Esnea zer egiten da, ozpindu ala garraztu?
Joko hitzak ba al du esanahi generikoa: alegia, jolasak bere barnean sartzeko modukoa? Egokiak al dira haur-jokoak, mahai-jokoak, hitz-jokoak, tokan jokatu eta abar?
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.
Zuzena izanik entzun eta aditu aditzak elkarren sinonimoak direla esatea, nola liteke entzumen eta adimen izenak elkarren sinonimoak ez izatea?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.