205 emaitza bilaketarentzat
Zuzena al da Patxi etor dadinean jai handia egingo dugu erabiltzea etorkizunari begirako denborazkoa egiteko?
Forma bi hauen artean, orain bertan / oraintxe bertan, zein da zuzena?
Helburuzko esaldietan, subjektu berbera denean esaldi nagusian eta mendekoan, subjuntiboa erabil daiteke? Adibidez: Leihora hurbildu nintzen, kalea ikus nezan.
Nik neuk singularreko komunztadura hobesten dut eta gehiagotan erabiltzen. Adibidez: Cavaillé-Coll organo ugari egin zen. Zuzen ari al naiz?
Zein dira noiz arte? galderari erantzuteko forma zuzenak kasu hauetan: etzi arte / etzira arte; ostiral arte / ostirala arte / ostiralera arte; azken unera arte / azken unerarte; mendera arte / menderarte; urtera arte / urterarte; ordura arte / ordurarte, ordurarteko...
Zuzena al da aitagandik esatea aitarengandik esan ordez? Eta semeakin esatea semearekin esan ordez?
Zuzenak al dira arazo batzuetaz, arazoetaz egiturak?
Goizez eta goizean desberdindu behar dira? Muga garbiak dituzte? Goizez egiten dut lan ongi esana dago ohitura adierazteko?
Zuzena al da Kirolari horrek hiru urtetan irabazi du lasterketa: 2004an, 2008an eta 2012an esatea?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.