JAGONET bilaketa

69 emaitza bilaketarentzat

Multzoa adieraztea: -*go/-eria (*irakaslego, *biztanlego; irakasleria, biztanleria)

Esanahia? Balio al du taldea adierazteko? Irakaslego, biztanlego, gutxiengo, gehiengo Ala lanbidea edo kualitatea adierazteko bakarrik erabili behar da, Iparraldean bezala?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Kolpea adieraztea: -kada (harrikada, makilakada)

Termino berriak sortzeko garaian eratorpenaren bidea oso emankorra bada ere, sarritan zalantza egiten dugu. Zer egin: atzizkiez erreparorik gabe baliatu hitzak behar izan ahala sortzeko ala baliabide horren erabilera neurtu, hitz eratorria gabe hitz-elkartea erabiliz? Adibidez:

- -(k)ada atzizkia: harrikada, makilada eta antzeko hitz jatorren bidetik ukondokada, belaunkada, ezpatakada, kulatakada sortu, ala <izena + -ukaldi/kolpe> hitz-elkartearen bidea erabili?

- -gile atzizkia erabiliz euritakogile, jostailugile, pintzelgile, kortsegile..., ala <izena + -egile> hitz-elkartea bultzatu.

Badakigu auzi honetan ezin dela araurik eman, eta berezkoa duela euskarak atzizki-bidea; baina irizpide orokorrak finkatzeak ez liguke kalterik egingo.

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Ekintza/ondorioa adieraztea: -keta, -mendu, -kunde (antolaketa, antolamendu, antolakunde)

Atzizki alomorfoen aukera hizkera teknikoan: kudeaketa, kudeamendu; antolamendu, antolaketa, antolakunde...

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Ekintza adieraztea: -pen/-men, -keta, -tze (iraungitze, iraungipen)

Euskaltzaindiak onartu ez dituen nominalizazioak, hau da, -pen edo -keta dituzten aditz-izenak, erabil daitezke? Ala hobe da -tzearen bidez adieraztea? Esaterako, zer diferentzia dago iraungitzeren eta iraungipenen artean?

Guk iraungitze aukeratu genuen, baina gerora iraungipen sartu da Euskaltzaindiaren Hiztegian; bada alderik bien artean?

Irizpide orokorrik ba al da -pen eta -keta eta gisakoak erabiltzeko?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak > izenak

Jatorria adieraztea: -ar/-tar (txinatar kultura / kultura txinatarra)

Zer hobetsi behar dugu: txinatar kultura ala kultura txinatarra?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena

Nolakotasuna adieraztea: -dun (tirantedun kamiseta / kamiseta tiranteduna)

Zer hobetsi behar da: tirantedun kamiseta ala kamiseta tiranteduna?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena

Jatorria adieraztea: -ar/-tar/-dar, -ztar; -ko (espainiar filologia/literatura)

Espainiar filologia nahiz espainiar literatura biak gramatikalak al dira?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak

Lanbidea adieraztea: -zale (kamioizale, garraiozale)

Ez al da egia kamioizale, garraiozale eta abar ez direla egoki erabiltzen? Izan ere, zaletasuna edo afizioa adierazten dute eta ez langintza.

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > izenak

Nolakotasuna adieraztea: -dun (ardazdun/ardaztun)

Nola idatzi behar ardatz hitzari -dun atzizkia gehituz gero: ardatzdun/ardazdun/ardaztun?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, karaktereak > letrak

Nolakotasuna adieraztea: -garri, (lur eraikigarri)

Bertan eraikitzeko aukera legez onartua duten lurrak izendatzeko, lur eraikigarri erabili izan da azken urteotan (eraikitzeko lur ere erabiltzen da). Zuzena al da eraikigarri adjektiboa adiera horretan erabiltzea? Erabilera zaharrari begiratuz gero, ez al du esan nahi eraikitzen duena (ezen ez eraikitzeko dena)?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper