(Lc, Sal, Sc ap. A; SP, Urt I 473, Aq 699, Hb, Dv, H (s.v. argi-hastea)),
arturratze (Aq 939)
Alba, amanecer. "Argi hastea, argi urratzea, le point, l'aube du jour" SP. "Argi urratzea, le point du jour" Ib. (s.v. urratzea). "Albicascit, alba da, argia da, argiurratzea da, argi hastea da" Urt I 473. "Alba, argiastea, arturratzea" Aq 939. "Alba del día, argiastea, argiurratzea" Ib. 699. "Aurore, point du jour" Dv. "(El) amanecer" A. v. argi-haste. Hau gau luzea, gau beltz, ilhun, izigarria, art-urratze gabea, oillariterik izanen eztuena. Ax 599 (V 385; cf. Vinson 87: "(601 de la seconde édition) 1.6, le composé euphonique art-urratze a été remplacé par la simple juxtaposition de ses éléments argi-urratze 'lumière-trace'").
Ekiaren lleinhuriak <lheinhuriac>, art-urratzian mundiaren bazter batetik bestera joaiten diren bezain fite. AR 76.
Badiruri argi urratzea, zeina emendatuz baidoha. MarIl 116.
Frantsesek suia hasten dute biharamun goizean, argi urratzean. Laph 11.
Biharamun goizean, argi urratzearekin, ikusten dut aita, bazoala etxetik zalhu zalhua. JEBur 18.
Gain-gaineko herri polliterat heltzean, argi urratzea zuten. BarbSup 176.
Argi urratzeari begira zagolarik. FIr 138.
Argi-urratzea hurbilduxea bide zen. Oilar batek, han, urrun, egin zuen: Kukuruku!BarbLeg 135.
Zumar txurien burua urrez estutzen dun Argi-urratzekoan gizon galdu bati argi egiten ari ontzia. OrMi 122s.
Argiurratze zoragarria izan zan egun artakoa. TAgUzt 252.
Eguzkiak, Talaia-zaarrean gora agertu zanekoxe, argi-urratzeko sasoia baiño eguerdi aldeko galda-antza geiago ekarren. ErkiagArran 155.
Giza-gogoaren argi-urratzean, eguzkia bezain aundi ta eder agertzen zaigu Platon. ZaitPlat 26.
Argi-urratzean odei-moltso artetik erraiñuak bapanatzen baldin ba'ditu, [...] orduan nekez babestu al izango ditu mats-ostoak mordo zorituak. IbiñVirgil 78.
v. tbn. Gazt MusIx 175.