dokumento, dokument.
Documento. Tr. Usado desde mediados del s. XIX. En DFrec hay 69 ejs. de dokumentu, 4 de dokumento y 2 de dokumendu, todos ellos meridionales. Además, hay 17 de dokumentazio y 3 de dokumentatu, tbn. meridionales. Diputaziño jeneralak emon deutsazan erakutsi, agiri edo dokumentu balijo andikuak. (1850). BBatzarN 169. Etzutela balio / orai dokumentak. (1856). Bordel 117. Ek arrañatu dira / Dokumenten bistan. (1865). Ib. 156. Norbera ibilli dan toki guztietako dokumentoak eskatzen ei ditu abadeak, eta nire dokumentoak etorri orduko sei illabete joango litzakez urrean. Ag Kr 185. Aiuntamentubak berak emongo dautsen agirijaz edo dokumentuagaz. ForuAB 75. An agertzen dabe zeintzuk liburuetan, zeintzuk agiri edo dokumentuetan idoro dabezan zertzelada areek. Kk Ab II 189. Euskeran dauzkagun zenbait itz --paperez, dokumentuz ez dakigun arren-- argi-argi erromatarren izkuntzetik artuak ditugu. Lek SClar 111. Billetak, dokumentoak, firmak... edozer faltzatzen zuan. Osk Kurl 20. Historirako dokumentuak erderaz idatzi ohi zuten aspaldiko euskaldunek. Ib. 211. Naiz Biblian naiz Homeron naiz aro aietako beste edozein dokumentotan ikus diteken gauza da. Vill Jaink 32. Berak ekarri ziguten dokumento-papera antxe firmatu genduan biok. Alkain 112. Orduan ez zan, orain lez, ezer agiri edo dokumenturik erakutsi bearrik. Etxabu Kontu 65. Iñungo itun edo dokumentoren bat izenpetu bear detanean. Ataño TxanKan 64. Dokumentu au Joakin anaiak jasota dauka. JAzpiroz 13. Han zen, akita deitzen zuten dokumentuan, gure etxeetako kabalen jabetasuna xuxen ekarria. Larre ArtzainE 21. Ez du esaten zein dokumentutan azaldu dugun "euskal ioskera bera gainazpikatu ta itzulipurdikatzeko" borondate hori. MIH 206. Nafarroako XI-XIIIgarren mendeetako dokumentuak. MEIG I 118. Eta, han eta hemen, baita hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta jabe. MEIG VII 45.