bono. (Interj. que expresa asentimiento, resignación, sorpresa, etc. Se emplea tbn. como muletilla en cabeza de frase).v.bueno. Tr. Documentado exclusivamente en textos septentrionales, a partir de mediados del s. XX.
--Jaun erretora, ez dut nik erran itsusia nizela... --Bon! jakizu beraz uste duzun baino pollitago zirela. LfMurtuts 25.
Bon, ederki da, haurra. Orai badakit zer den "okle". Ib. 22.
--Halere mintzatu behar dut. --Bon! bon! Hor nunbait kausituko duzu ba, larre hoitan. Ib. 18.
"Bono! horra nun nizan berriz ere bakarrik", du pentsatzen Joanesek. GAlm 1961, 64.
(ap. DRA)Bon, beraz, ni ere ez naiz joango. LarzIru 68.
--Zapeta ziratzetik bizi dela? --Egia da. --Bon, aski badiat ikasirik. Ib. 144.
--Ez duka beraz hire iduripenik, nork egin duen hemengo krima hori? --Ez den gutienik ere. --Bon, ago beraz mutu. LarzSenper 26 (Vill Ongi da).
Mando bihurrienak hezten dira, aski akituz gero... Bon, lotuko gira beraz lanari. Ib. 62.
Bon, segi dezagun gure lana...Ib. 74 (Vill ea).
Bon, bon, ontsa duk... Goazen beraz bakotxa guretik...Ib. 32 (Vill ederki).
Bon. Behar zaitut Etxebarne jaunaren kasuaz mintzatu. Etchebarne 142.
Bono, sarri predikutik erranen dut! Ib. 110.
Bon! Segituko dugu beraz hola hola, ahal duguno... LarreArtzainE 184.