errial,
real. Real, auténtico. Zeren orai beretik neure donazino errealaz, aktualaz eta garbiaz zurea baitnaiz eta ez neurea. Harb 409.
Mahain sakratu hau dela / Betlehemengo lezearen / Imajina erreala. Gç 201.
Fiñean hor [Parabisuan] kausitzen da / Segurantza erreala. Ib. 171.
Laster da ondo egingo deutsat / pagu erreala beroni. Acto 279.
Bere presenzia real eta korporalaz. CatLan 48.
Deungiaren goguan ez da inos proximuaren egitaderik, ez berbarik, danik zintzuena ta errialena izanda bere garbiro sartuten. fBIc II 223.
Komünione real edo espiritüaletik landan. UskLiB 51.
Aldare orren oiñetara ekarri oi dira bizitza realeko gauza denak. VillJaink 132.