dirdaizu. Brillante; (fig.) impresionante, sobresaliente, esplendoroso. Bai laister zoala ontzixka ur dirdaitsuetan! Or Mi 129. Aatetoak, aatetipi dirdaizuak eta basaate su-egodunak. 'Les luisantes macreuses'. Ib. 61. Marraskilloek bide biurri / dirdaitsuez apaindua. "Brillantes". Ldi BB 144. Ludiko apaiñenen aurrean, orok ederretsi-bearreko zaldun-oski garbi dirdaitsuz yantzia agertu bait-zaitzu gizona. Markiegi in Ldi IL 9. Urietako bizitza dirdaitsua. TAg Uzt 266. Etzan Libe-rena edertasun ziztatzalle ta dirdaitsuetakoa. Ib. 314. Urbillagotzen delarik begi dirdaitsuz agurtzen nau. Zait Sof 114. Antz argia, dirdaitsua du ederrak idurimenarentzat. Or EG 1950 (11-12), 61. Bere ezpata dirdaitsua. Etxde AlosT 66. Bizantziako urre ta zilar guztiak baino dirdaitsuago. Mde HaurB 8. Begia puntu dirdaitsu bat tink-tink so luzaro egoten bada, begi-zaina nekatzen da. Mde Pr 313. Beraren erriaren aldirik dirdaitsuenean bizi izan zan olerkari uren au. Zait EG 1956 (5-6), 35. Zeru-sabaia izarratu, lore zuri-urdiñez josia zirudian edota pitxi dirdaitsuz ereiniko zelai illunkara. Erkiag Arran 21. Elade Aundiko iri eder eta dirdaitsuetan agertu zan Pitagora. Zait Plat 60. Urrunetik lurrak borontze dirdaitsuzko ur-zelaia dirudi. Ibiñ Virgil 88. Baiña or orain arima aratza mendi-gaillur dirdaitsuan, jainkozko argitan blei-blei. Onaind in Gazt MusIx 149. En DFrec hay 3 ejs.