epiku. Épico. Ire eresi epiku ori buruen buruko lana duk. Or Mi IV. Olerki epikoan Homero miresten dut baitipat. Vill Jaink 41. Berak euki zun olerki epiku-sailleko nausi-zigorra. Ibiñ Virgil 61. Istoriaren taupadak diran [lan] epikuak alde batera lagata. Etxba Ibilt 453. Olerkari zaharretan --bukolikoetan epikoetan baino gehiago-- aurkitu zuen betidanik poesiarako zekarren joerak eskatzen zuen bidea. MIH 260. [Larramendik], bertsotan hasi zenean, [...] adar epikoa jo zuen gehienbat. MEIG I 216. Antzinako poema epikoetan bezala edertua eta goratua. Ib. 130. En DFrec hay 11 ejs. de epiko.