1.
(V, G, AN, L, BN ap. A
; SP, HtVocGr 362, Lar, Añ, VocBN, Dv, H). Suerte, fortuna; suerte, paradero."Fortune"HtVocGr 362.
"Fortuna"Lar, Añ.
"Afortunado más, zori obekoa, patu obekoa
"Lar.
"Suerte"Añ.
"Sort"VocBN..
"Fortuna, acaso, ventura, suerte"A.
Harriet añade una forma zohi que atribuye a Leiçarraga, deducida de hiltzeko zohian (en realidad hiltzera zohian "s'en allait mourir" (Lc 7, 2)). Cf. IC I 484: "Soria [...] es nombre vascongado que significa en castellano tanto como si dijésemos 'agüero' o 'ventura' buena o mala". Cf. zorion, zorigaitz, zorigaizto; leherzori, hilzori, zabalzori. Bañan halako zoririk eztukegu batere, / ezen behar dugu egon kharpean bethiere. EZMan I 114.
Lehenikan arimari itzultzeko grazia, / eta gero gorputzari sendatzeko zoria. EZMan II 101.
Oraingo izatu dugu [arrantzan] titxa kabe aldia, / hurrenean igukezu hobeago zoria. Ib. 154.
Edo zoriak / nonbait bi-biak / noiz ere heltzen baikitu. OPo 14.
Izanaz aberats izaitea, eta gogoz pobre egoitea, da giristinoaren zoririk hoberena. SPPhil 264 (He 266 zorion handia).
Zori doatsu haren esperanzan. Ib. 168.
Zori madarika gaistoan neretzat jaio inzala. LasBer 576.
(cf. ZORIGAIZTOAN)Oi hau zoria eta zorigaitza, Babilonia, hiri handia eta hiri borthitza, betbetan ethorri izan baida hire kondenazionea! "Vae, vae civitas"
.HeApoc 18, 10.
Ango etxetiar izan beharrak gara, ta etxetiar, zori ezin gaiztoagokoak. MbIArg I 236.
Orra merkatari ta langille nagiaren zoria. Ib. 81.
Eranzumenik artuteko izan eztot zoririk . (Carta de Gándara a Larramendi, 1764). BAP 1966, 161.
Nola gero zori edo suerte ona izango due?MgCC 164.
Onezaz ostian, neure soldadubak, ez da bardin ta ora batekua areen ta gure zorija. MgPAb 205.
Iges egiten badeutsa zori onak. Ib. 207.
Nolaz zuken harrek haiñ etsai zoria. Gy 186.
Ephe laburrik barnean, nere zoriaz jakintsun eginen naiz. DvLEd 54.
Zori obeko beste denboraz / maite ninduen ezin geiago. Bil 111.
Nolakoa zan gure zoria! Artzen du [...] seme bakarra tipus gaizto batek eta ogei ta laugarren egunean Jainkoari kontu eman zion. ZabGabon 39.
Nola ezagut dirok / nik dudan zoria?ElzbPo 192.
Maharstarren zoria zein den urrikalgarria. Prop 1893, 196.
Iñor eztago gogo beterik bere zoriagaz. AzcPB 120.
Eskola-meisu izateari istea, egin ezpaneu, eneuen gero izen dodan zoririk eta adu onik izengo. ABGuzur 1129.
( s. XX)Urrengo emaztegeiaz zori obea euki daizula. EchtaJos 227.
Bere irabazte-arazoetan zori ederra ixan eban. KkAb I 78.
Zer zoria, harena! Akabo zen laster Joanesez, Jainko ona ez bazitzaion urrikaltzen!BarbSup 103.
Gogoan dauka nolako duen zoria. Ox 78.
Goikoa, zoria ta abagunea lagun izan ezpanitu. (Quijote IX). LdiRIEV 1929, 208 (AIr ib. 601 zori ona).
Noiz izango dot jaiotetxetik / zu entzuteko zoria?Enb 183.
Gorritxok aukera du zoriak emana. OrEus 20.
Eriotzaren ondoan bertan, bizitza berria sortzen da. Ara or izadiaren zoria!TAgUzt 147.
Uriaz berjabetutze zoria elduko dan bitartean.EAEg 19-11-1936, 335.
Zori hobea zuek herritarrak baino. Iratz 66.
Zeren beldur duke gizonak, dana bere esku baitu zoriak, ezeren berri zeatzik izateke? ZaitSof 84.
Nere zoriak Ameriketara irauli niñuan ezkero. NEtxAntz 107.
Iguriki behar zuen zeruak edo zoriak eskainiko zion abagunea. MdeHaurB 34.
Urrengo egunak opako zion zoriaren urduritasunez. EtxdeJJ 202.
Txerpolariak [...] zori berari lotu zitzaizkion, on ala gaizto. AnabPoli 123.
Zoriaren gogorkeria ankerra!TxillLet 64.
Kume koitaduen zoriaren bildurrez. BilbaoIpuiB 262.
Nik orretan, zoria izan dot, alanbearrez. ErkiagBatB 177.
Eta guk aurten izandu degu / ikusitzeko zoria. UztSas 302.
Gure izkuntzaren zoriari begira, askok negar egiten dute. Agur 6-10-1973 (ap. DRA
).
Olan be, eizean baiño asko geiago atrapauten eben; baiña gitxitan izaten eben zori ori.EtxabuKontu 123.
Aundiki ta zaldunak [...] nastu ziran, ez gitxi, bakotxari egokion auzia bailitzan lekaimetxe barriaren zoria. OnaindSTeresa 70.
Nagusiak lendakariarekin itzegiteko zoria izan zuan.TxGarmBordaB 160.
Ez ote du bere zoriak orain arte arrisku guztietatik atera? Zoria, ordea, berak ez badaki ere, aldatua du, haizea bezala. MIH 314.
Historia luze batek bete dezake zertxobait hutsarte hori, baina ez dugu zori onik izan puntu horretan ere. MEIG VII 94.
Klasiko bati dagokion zoria eta patua izan ditu. MEIG III 111.
v. tbn. Ag G 270. Alz Ram 23. Tx B 225. SMitx Aranz 232. JAIraz Bizia 22. Gand Elorri 159. Gazt MusIx 77. Ibiñ Virgil 40. Azurm HitzB 28. Berron Kijote 62. EZBB II 64.
azpiadiera-1.1.1
(H, que cita a Gy). Fortuna (personificada). Bada zoria unkitua pleiñta samiñetarat, / ikhusteko emaiten dio nonbait bertze nausi bat. Gy 60.
Zoria azkenean legez koleran sartzen da. Ib. 60.
Yatorriz aiton-seme diranak gomuta begie ze gitxi zor yakeen, zoria euren alde atara zalako. "Fortuna fue con ellos parcial"
.OrTormes 5.
azpiadiera-1.2
2.
(V ap. A
; Izt). Augurio."Hechicería, soria
"Izt 41r.
Cf. Poza 19r: "Soria la antigua y famosa Numancia [...] significa sitio y postura de agüero". [Ea] sinistu dabeenz edo amesen batzuetan edo zoriren batzuetan. "Agüeros"
.Cap 91s.
Sorginkerija, agoero, zori edo etxizerijetan ibili. Oe(ed. 1787) 126s.
Au bai dala pozaren / goreneko zori!EAOlBe 91.
Alatz urdiña!... Zer jaikun emen, / zer-nungo zori?Ib. 73.
Argizko amets-zori / airean kokatu. (Interpr?). GandElorri 129.
Ez dira lore, baiña, / baduke, bear bada, / elorrien Jorrailgo / lore-izan-nai zori. (Interpr?). Ib. 52.
Eta malkorrok aratz / ainbat goi-zorigaz. (Interpr?). Ib. 59.
azpiadiera-1.2.1
(Pl.). Igandean, zoriek ote zabilkaten ala bere Jainkoaren goseak bakarrik, bikario lagun bati ekarrarazi dio komunione saindua [...]. Eta gero [...] haspena bat jauzi eta hogoi minutaz akabo!ZerbAzk 80.
azpiadiera-1.3
3.Trance, situación crítica.Cf. infra ZORIAN. Irurogeta amabi bider geratu zan eriotzako zori larrian. AñEL1 212.
Orrela, bada, zegoan Jesus gizonari agur egiteko zoria etorri zitzaionean. AgSerm 374.
Bere aita gizon bat ilteko epaipean Lisboan egoala ta urkamendira bidaltzeko zori aundi ta arriskoan. BelausAndoni 13.
Zer egin zezakean zori artan?TAgUzt 122.
Zori artan, eginbearrik larriena, mutillarengandik nolabait aldi batekoz neska aldendutzea zan. Ib. 130.
Osasuna edo erortzeko zoria dirala-ta, bere aginduz etxe ustutzea erabakia izan balitz."Higiene, sanidad o ruina inminente"
.EAEg 1-11-1936, 188.
azpiadiera-1.4
4.Suerte de, especie de. Illuntzeko Udabarri, / zeure zerura nago ni. / Larrosa-zori aundiak eta, / zure aidean, igari. 'Suertes de grandes rosas'
.GandElorri 47.
azpiadiera-1.5
5.Felicidad, dicha.v. zorion. Emen zegon zori lurrean gaudeño. "Dicha"
.OrBM 138.
Gozartu zenduban bixitza guztiko zorija. "Felicidad"
.LauxBBa 54.
Urbil geure soin oneik maitasun zorijan. "Ensueño de amor"
.Ib. 18.
Ez-eukiaren laguna zara, / baña zoriz aberatsa. BEnbNereA 96.
Ai, biotz oien gaurko zoria / nik agertu al baneza, / zein arretatsu entzuten duten / seme gaztenaren meza. Basarri 22.
sense-2
II .(Como segundo miembro de compuestos).
azpiadiera-2.1
(Tras rad. vbal., en función de adj.).Que está a punto de. Ler-gabe-lore zabal-zorien / gorrixka, nabari duk sarri. "Aún cerradas pero a punto de estallar"
.LdiBB 115.
Iñularreko euzki il-zoriak / azken-agurra Arabari. SMitxAranz 218.
Kalbario mendian / euskaldunak Jesus ilzoriari. Ib. 181.
azpiadiera-2.1.1
(Uso pred. o adv.).v. ZORIAN. Bakar soraio / lerro soil ontan / negarra darit lerzori. Loram 52.
Aren begiak itxi dira ta / nereak malkoz estali; / negar darie lerzori. EAOlBe 86.
Bere bularra gogor jaikitzen zitzaion, eta ler-zori zeukala ematen zuan. NEtxAntz 143.
Kitarraren lokardak bezin tiran, eten zori, bere lepoko zañak. AtañoTxanKan 14.
Il-zori zekarten gazte gizarajo ura.Ib. 110.
azpisarrera-1
ZORIA EGIN(Precedido de gen.). Tratar de, motejar de. Gura deustazu egin azotaduen zoria. "Quiéresme motejar de azotado"
.Mic 12r.
azpisarrera-2
ZORIA EMAN.
Dar lugar, dar ocasión. Broma aspergarriai / emonez zoria, / Amurrion Gabonzar / artako istoria. Ayesta 142.
azpisarrera-3
ZORI-ALDE.
Diferencia de suertes. Onatx unai-kanta onen mamia: Titir lasaiaren eta Melibeu erbestetuaren zori-aldea erakusten digu. IbiñVirgil 31.
azpisarrera-4
ZORIAN.
azpisarrerakoSense-4.1
a)(gral.; Lar, Añ, Dv, H). Ref.: A; EI 203; Gte Erd 265. (Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). "(A) pique de", "casi" Lar y Añ. "Apique está de matarlo, [...] hura iltzeko zorian dago" Lar. "Ocasión, punto propicio. Zorian, a punto de, en ocasión propicia" A. AxN explica hil hurranak (510) por iltzeko zorian. Tr. En la tradición septentrional sólo lo emplean Duvoisin, HeH, Mirande y Xalbador.
Kristautasuna ondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zebiltzan. LarSAgust 9.
Ikusten [...] onen ezpata magitik aterarik, nere gañean, ta golpea emateko zorian. CbEg II 93.
Iltzeko zorian ta perillean jarten bada. Ub 183.
Iya onzia zebillen ez ondatu bai ondatu galtzeko zorian. LEUrt 52 (galtzeko zorian es añadido del editor; cf. ms. 19r).
Erregutu [...] kondenetako zorian ta urrean dagozanakaitik. AñEL1 58.
Ez du ekusten nola arkitzen dan betiko su eta garren artera amiltzeko zorian. AA I 402.
Otzak eta bearrez / iltzeko zoriyan. Echag 53.
Idi gaixoak lertzeko zorian zerabiltzatela. IztC 178.
Naas-en eskuetan erortzeko zorian arkitu ziranean. Lard 157.
Lephotik zedukala, ithotzeko zorian, erran zioen. HeHMt 18, 28 (He itho hurrena, Ol, Ker, IBK itobe(h)arrez).
Urkhatzeko zorian balinbanintz. DvLEd 123.
Ateak puskatzeko zorian zeuden. UrGen 19, 9 (Dv jauzarazteko heinean).
Animatikan maite bazaitut / erotutzeko zoriyan. Bil 67.
Pozaren indarrez txoratzeko zorian. ArrGB 133.
Gure sukaldian itotzeko zoriyan jartzen gaituzte. SorBar 82.
Urteen astuntasunak amaituteko zorian eukan euskaldun aitona zindoa. AgAL 83.
Ura asten zan farrez lertzeko zoriyan. Iraola 15.
Baña oben kutsuz / loitzeko zorian. GMantGoi 97.
An utzi zituten ainbeste gizagaxo siñesgabe, berriz basa-jende biurtzeko zorian. OrSCruz 110.
Ontziak bete zituzten, urren ondatzeko zorian. IrYKBiz 88.
Konorte gabe bezela gelditu zan, lurrera oldartzeko zorian. TAgUzt 274.
Osagillearen ustez kutsutzeko zorian arkitu ditezken gañerantzekoak.EAEg 5-11-1936, 223.
Itotzeko zorin eziñ biziko zera beñepein. JAIrazBizia 98.
Baztar guztiak ondatzeko zorian datorren ekaitz bildurgarria. Munita 141.
Haren bizia zena galtzeko zorian ez ifintzeko. MdeHaurB 77.
Aski zait ikuspena asmatzea oka egiteko zorian jartzeko. TxillLet 88.
Bapo jan eta edan, / lertzeko zorian. Olea 161.
Samatik sokaz lotuta itxi dabela urkatzeko zorian. Gerrika 274.
Hainbeste gogoeta daude hor mukuru [...], kabi-ezinik, liburuari leher-eztanda eragiteko zorian. MIH 47.
v. tbn. It Fab 85. Aran SIgn 46. Bv AsL 118. Apaol 116. A Ardi 100. Muj PAm 48. Mok 18. Alz Burr 46. ABar Goi 52. EA OlBe 12. Zait Sof 192. Lek SClar 115. Etxde JJ 138. Vill Jaink 8. MAtx Gazt 43. Salav 103. Ibiñ Virgil 59. NEtx LBB 53. Lab SuEm 183.
Iltzeko zori edo peligroan paratzen du anima. CbEg II 170.
Ilteko zori ta arriskuan. UrMarIl 17.
Seme alabak errukarri izateko zori ta agiñean ipiñiaz. AgKr 108.
azpiadiera-1.3
(Precedido de part. o rad.).v. HILZORIAN, LEHERZORIAN. Amorratu zorian / igeska asi da. Echag 164.
Eror-zorian dagon Elizari. JaukolBiozk 35.
Aidean erori-zorian zeuden zartako guztiak. AnabUsauri 144.
Txarto ekusan andreak bere buruba [...] dandarrez erabilli-zorijan. Otx 148.
Xabiertxo gaxoa gaitzak ito-zorian zegoan. LdiBB 46.
Eror-zorian nola zetorren. OrEus 232.
Uginartean ondatu-zorian arnasestuka dabilenak. TAgUzt 39.
Eguzki-galdatan auts biur-zorian. SMitxAranz 53.
Herriak utzi zorian edo zeharo utzirik duen dantza piko bat. MdePr 42.
Tentaketaren erasorik gogorrenean, oraindik gelditzen zitzaion iraun gogo bat itzal zorian. EtxdeJJ 207.
Gose ta egarriak illobira eroan zorian. BilbaoIpuiB 209.
Eladetarren nagusigoa galdu zorian zegoen. ZaitPlat 18.
Guraso zarren mataza, erio-aizez eten-zorian genekusan. NEtxLBB 230.
Eihar zorian zen landarea izerdi berriz freskatu. XaOdol 198.
v. tbn. Gazt MusIx 68. Lasa Poem 100.
azpiadiera-1.4
(Precedido de gen. -ko
). Berriz eriotzako zorian ikusten bazuten. AranSIgn 25.
Ondamendiko zorian gelditu eitezen arima eder biak. AgAL 136.
azpiadiera-1.5
(Precedido de gen. -(r)en
). Ene! Itz orrek eriotzaren zorian ezartzen nau. ZaitSof 187.
azpiadiera-1.6
(Precedido de tema nominal nudo). Erio zorian nago. OrPoem 540.
Gure odolekoren bat eriotz zorian danean. NEtxLBB 38.
azpiadiera-1.7
(No ref. a una situación de peligro). Zerbait erantzuteko zorian egon naiz, bañan ez dut tutik esan. TxillLet 83.
Platon agintari berrien lagun gertatzeko zorian zanean, Sokrateren eriotza erabaki zuten. ZaitPlat 10.
A punto de, próximo a, faltando poco.
"(Estar para) desembarcar, erditzen egotea, edo aurgiteko zorian, urrean
"Lar.
Arratsaldea erdiratu-zorian, erten zan Malentxo. TAgUzt 263.
Janaldi-legea bukatu zorian zirala, eztabai zorrotza sortu zan. Ib. 45.
Amaitutze zorian dan Batzordeak [...] eginda dauzkan eraikitze-lanak."
Que se ha de extinguir"
.EAEg 22-11-1936, 362.
Onuzkero, zure biotza esnatzeko zorian dezu. NEtxAntz 34.
Bañan andik atera, ta Lambretta batean irtetzeko zorian zeudela ikusi dut. TxillLet 44.
Irixteko zorian egongo giñala orduan. AnabAprika 75.
azpisarrerakoSense-4.2
b)(Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko
).En situación de.
Aurkiturik onela Iñigo gurea eskean berriro abiatzeko zorian. AranSIgn 65.
Nik naikoa egin diat orain arte [...] gure guraso eta arrebagatikan, eta ez diat uste geiago egiteko zorian arkitzen naizenik. Apaol 112.
Gizarajuak presaka jartzeko zoriyan, okerreko aldera sartu zuen begi zuluan [kristalezko begiya]. Iraola 52.
Hemendik aurrera frantzesez idatziko dudala, nai ditudan gaiak aipatzeko zorian izateko. MdePr 197.
Abogadu bati ordain dezaiola auzia irabazi ala galtzeko zorian bere burua jarri nai baldin badu. LabSuEm 173.
Gaur azkenik munduari zor diogun hitza esateko zorian gaudela deritzat. MIH 304.
azpiadiera-2.1
(Tras -tze
). Uztailleko 18garrena ezkeroz egin diran bidegabekeriak lentxeago aitatu degun deuseztutze zorian geratzen dirala. EAEg 19-11-1936, 339.
Bainan guk Aita utzirik beti kanporat indar / Ororen galtze zorian, ala gu ala elgar. LarreArztainE 354.
azpiadiera-2.2
Euren biziak galtzeko zori txarrean doiazala igarri edo gogoratu barik, sartuten dira itxas barrura. AgKr 30.
azpisarrerakoSense-4.3
c)(Precedido de gen.).A merced de, a disposición de.
An [Aldareko Sakramentu Santuan] ere aspertu gabe erregutzen du, eta dago erregutzallearen zorian. AntJesBi 74s.
azpisarrerakoSense-4.4
d)Casi.
Aserrerik ez daukatenak ez eta ere zorian aren igidurarik. "
Ni aun casi"
.Legaz 53.
azpisarrerakoSense-4.5
e)(Precedido de gen.).Arriesgando, poniendo en riesgo.
Bere biziaren zorian ekiten dio Camargako basatiari. '
Au risque de périr'
.OrMi 59.
azpisarrera-5
ZORI-EGILE(El) que hace sortilegios. Sorgina nauk baiki, Zori-egilea, indartzale eta indardunen zale, hilkizunen hilgarri. MdePr 145.
azpisarrera-6
ZORI-EGOKERA.
Estado de felicidad. Amesezko abia txairo egiten ziarduan Zuriñek bere barruan. Zori-egokerako egun argiak zituan. ErkiagArran 149.
azpisarrera-7
ZORI GAITZ.
v. zorigaitz.
azpisarrera-8
ZORI GAIZTO.
v. zorigaizto.
azpisarrera-9
ZORIKO(Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko). A punto de. Gaztetan edurretan bizi izan ziranak, orain itotzeko zoriko berotasunean berdiñ. JAIrazBizia 70.
azpisarrera-10
ZORI-LAGUN.
Compañero en la suerte. Ene argi aratz, eta egurats, lurraren zori-laguna!ZaitSof 15.
azpisarrera-11
ZORI ON.
v. zorion.
azpisarrera-12
ZORI-ORDU.
Hora, momento (bueno o malo). Daudenak toki goietan / eror ditezke beera: / arrotu bear ez gera / zori ordu onetan. VMg 15.
Karlos odolgiroa, / zital arritua, / zori ordu gaitzean / mundura sortua. Echag 161.
azpisarrera-13
ZORIRA(Precedido de sintagma con suf. -t(z)eko). Al punto, hasta el punto de. Itur-urak ematen zizkion mendiko basoak larrutu egin zituan, eta iturriak ia agortzeko zorira etorri. Munita 140.
azpisarrera-14
ZORI TXAR.
v. zoritxar.
azpisarrera-15
ZORIZ.
azpisarrerakoSense-15.1
a)(H, que cita a Hm y Gy).Tal vez, por suerte.
Gozatuko duzu zoriz / zeure kolera mina. Hm 117.
Eta gaitzan gu zerura / zoriz altxa berekin. Ib. 182.
Unhatuan egin diot / Iainkoari marraska: / eta zoriz enzun ninzan, / zoriz nengion eska. Ib. 125.
Zoriz sortzetik dakarragu aiphatu izan nahia. JaurAndreB 34 (ap. DRA
).
Gauza bera aditzen da erraten zoriz kateximaz ere. Gy VII.
azpisarrerakoSense-15.2
b)Casualmente.
Zoriz atzaparretarat / erori zitzaion roxiñoleta bat. "
Par malheur"
.Gy 230.
Izan da orain artean beti neure mana, / ta zoriz atso batek / gaur esan deustana. AzcPB 73.
azpisarrerakoSense-15.3
c)Por suerte, afortunadamente.
Atrapetako gizon okerrak / etzala zoriz arma bakarra / andren negarra. AzcPB 160.
azpisarrerakoSense-15.4
d)(Precedido de sintagma vb. con suf. -t(z)eko
).Hasta el punto de.
Gero eta berago jetxiaz dijuaz, ukullu osoa aize eta usai txarrez betetzeko zoriz. OñatibiaBaserria 18.
azpisarrera-16
ZORIZKO.
azpisarrerakoSense-16.1
a)Fatal.
Oihantarrak oro lotsa eta herabe, / zoazela ihesi, denak bazathorzen / toki zorizkora, zointan baitzaogoen / ethortzekoaz yakiña / ephaitzan gure lehoiña. "
Piège inevitable"
.Gy 109.
azpisarrerakoSense-16.2
b)"(Hb), alléatoire, fortuit"Lh(pero no lo encontramos en Hb).
azpisarrerakoSense-16.3
c)Afortunado.
v. ZORIONEKO. Bere lagunak, agura zan da, / eukan lepoa makurra, / (zorizkoa zan ondo ikusteko, / zapaldu baino len, lurra). AzcPB 244.
Zorizko bardintasuna. Ib. 151.
Zorizkoa zure adurra, / olako senar dozuna. On-Bidea 256 (ap. DRA
).
azpisarrera-17
ZORI-ZORIRAINO(Precedido de sintagma con suf. -t(z)eko). Hasta el mismo punto de. Etorri ziran jaiotzeko zori zoriraño, eta etzuan amak izan erditzeko indarrik. AA III 531.