aketta (BN-arb sg. A) . (Neol.).Café."Esa palabra --dice J. Urkijo (La literatura poética vasca 10)-- la inventó una vieja de aquende el Pirineo, para pedir café a una amiga suya, sin que se enterasen sus vecinas. El Dr. Broussain comunicó dicho vocablo al Sr. Azkue y por omisión del primero o distracción del segundo, no apareció la debida aclaración en el Diccionario Vasco-Español-Francés"DRA.
Aketta (kafea) agertu zutenean, bi kutxasko besapean zituela, mordoxkaz mordoxka andoilak (zigarro andiak) banatzen asi zan Medel. AArdi 67.
Aketta (kafea) artzen ari ginan artean. Ib. 83.
Jan ta edan ederto, biar dan neurrijan, / Akeit ederra barriz...Enb 177.
Ez ardaurik edan dau, ez zigarrorik erre dau, ez akeitarik (kaferik) artu dau, ez gasturik egin dau. KkAb II 130s.
Akeita gordin guzia ikuslaritzapean jarriaz. EAEg 6-2-1937, 993.
Gero jakin zuten "tinto" akeita beltzari esaten ziotela. JAIrazBizia 42.
Allande, itundu zen Durundarekin akeita (café) bere etxean gordetzeko. EtxdeJJ 45.
Aboaren azken-legungarri akeita, ta koñak edo anisa aukeran. Ib. 53.
Gaur gabean mandoak prestatuko ditugu ta etzi goizean nire akeita-zamakin Maulen nauzu, erostallea an baitut. Ib. 50.
Txominek kafea, koñaka ta habano bat ekarri zuan. Orduan jakin zuten gure adiskideek, "akeita, txola ta txokorra" zer zan. OskKurl 217.
Ardau ona, ogi zuria. Ta akeita, txola ta txokorra. ErkiagBatB 167.
Norbaiten lepotik afari dotoria ein eban, oin esaten dogun moduan "akeita" ta "txola" artu be bai ta "txokor" (purua) aundi bat erdi errerik etxerutz abiau zan. SMZirik 37.
Lasai jarri ta akeita artuaz denpora apur bat joan jakun. EtxabuKontu 78.
Arrien-ean akeita artuz / naiz atarian eseri. AZink 75.
En DFrec hay 8 ejs. de akeita.
azpisarrera-1
AKEITA-TOKI. Café, cafetería.
Akeita tokian iru-lau lagun egozan. EtxabuKontu 48.