harkaitzpe. Lugar debajo de la(s) roca(s); gruta.v. harkaitzulo. Ala lenago San Pablo lenengo Ermitañoa bakartxorik bere eremu ta arkaitzpean iltzan. CbEg III 321.
Eta beste batzuei berriz egurra galanki bildu, eta an arkaitzpe batean su andi bat egin zezatela. ArrGB 112s.
Iturriak len ere baditugu. Arburolan ezaldezute Galitzia ta beraxeago Malako iturria? Arkaizpean Zubite degu. AArdi 38.
Arkaizpeetan Bausko oroldioa milikatzen duen auntza bear diat. 'Sous le roc'
.OrMi 26.
Arrantzaleek, pertolak ipiñita, ontzixkek arkaizpera deramaztenean. 'À l'abri (des rochers)'
.Ib. 141.
Karramarroena... / Au ere ez bigun! / Ondarrean auzpez, / luze-luze sar / arkaizpe doi-doian / beso ta atzapar. LdiUO 32.
Arkaizpean edo sasipean ezkutuka dauden loreak dituk usaitsuenak eta ukigabeenak. TAgUzt 284.
Iturria arkaizpean / eten bage jario / atxaren odola. EgiederUsk 25 (ap. DRA).
Etxe zarpail batzuk zeuden arkaitzpeko txokoan. BerronKijote 226.