(V, G ap. A),
zimetarri (V-arr ap. A),
zimendarri,
zimendu-arri,
zimintarri. Cimiento, fundamento (sentidos prop. y fig.)."Fundamento, piedra fundamental"A, que cita a Uriarte. Zeren Jesu-kristok esan zuan, hura izango zala haren Eleizaren zimendu-arria. Ub 79.
Da eramatea, on egin dezan, bear diran prestaerak, ta guzien zimentarria da egotea anima Jangoikoaren grazian. MgCC 216.
Krutzea da [...] elexa ama santaren zimetarria. AñMisE 9.
Urijaren morallia, eukazana amabi zimentarri eta amabi oneetan, Bildotsaren amabi apostoluben izenak. UrApoc(V) 21, 14 (Lç fundament, He, TB, Ur (G), Echn zimendu, Ip egarzola, Ol oñarri, Ker oiñarri, BiblE oinarri
).
Alik eta Jaunaren esku ta graziak agitz laguntzen ziola, bere erlijioaren ondape edo zimendu-arritzat jarri, ta apostolu berri batzuek atera zituen arte. AranSIgn 73.
Zeren eliza au guri ematian, nola dan au gero gure Ordenak izango dituan eliza guztien buru ta zimentarri, guztion esker onak merezi dituzten. BvAsL 81.
Batzar onixi deritxot euzko / Batasunan zimentarri. Enb 138.
Senar-emazteen elkartze betikoa: ori da zimendarria, erlojugilleak, an, gurpiltxo denen azpian jarri oi duan rubi-a bezala. VillJaink 161.
Ama dalako txikitxuentzat zimintarririk onena. BEnbNereA 194.
[Zementozko arritzarrak] gabarretan eroan eta uretan ondoan zimentarritzat ipinten zituen. EtxabuKontu 141.
Guztiori, nolanahi ere, Foruekin eta euskal herriaren zimentarri den euskararekin batera. MEIG VI 68.
Funtsezko zimentarri bezala, honako puntu hauek azpimarkatuko nituzke nik. MEIG VIII 113.