Tr. Documentado en textos meridionales del s. XX. La forma más usual es zirrara. Hay zirrada en N. Etxaniz y xirrara en Ugarte.
sense-1
1.zirrada,
xirrara. Estremecimiento, emoción, escalofrío, impresión.En DFrec hay 8 ejs. de zirrara. Aien mataillak maite larrosaz gorritu ziren, eta biek batera, su izkutu baten zirrara beroa senti zuten. OrMi 21.
An inon baino obeki, / esanak du muina, / uso-egal-dardaraz / zirrara diguna. "Impresionándonos"
.OrBM 94.
Maiteren burutik dator / biotzeraiño zirrara. "Impresión"
.OrEus 76.
Erromes jendea, zirrara ta ikara, / barkapena-eske aien oñetara. SMitxAranz 174.
Zer ametsondoa! Alako zirrara eragin zidanan nere izate osoan. OrQA 196.
Bizkar-ezurrean gora ikaragarrizko zirrara eragiten zigun tarteka-tarteka doñu ukigarri arek. LekSClar 104.
Barruan alako irrista edo zirrara ebilkigun alderen alde. ErkiagArran 10.
Zirrara zorrotz bat ene baitan / irauli zan, aparretan, / iduriz uhiñak aitzetan. Erkiag( inOnainMEOE 712
).
Eta Izeta izena ikusi dudanean, zirrara batek astindu dit barrunbea. TxillLet 42.
Ikuskizun onen aurrean nork eztu sentitu biotzean zirrara gozoa. VillJaink 40.
Arek bai azaltzen ditula ederki arimaren barru-oarpen, zauskada ta zirrara esangaitzak! Onaind( inGaztMusIx 150
).
Ostroak arpegira zetozkion Juanari, ta berriro Basaburuko leioan, ezkon-bezperako gabean, nabaitu zuan zirrada bera berritzen zioten. NEtxLBB 22.
Argiaren lertzeaz batean, mendi gandorrak nabartu zirenekoxe, zerupe oskarbitik aize xirrara giligarriak esnaeraziaz zekarkin lurtarren egoera nagia. UgarteObaria 131.
Tamalgarria. Barruan sortu / oi da olako zirrara; / alabaña gu ortik asago / eroki igitu oi gara. AtutxaMugarra(ap. DRA).
Ilunabarrak, udazkenak, eta gau-neguen itxuraren azpian izkutatzen zaigun heriotzeak, zirrara ezti-mingotsa zabaltzen digute bihotzean. MIH 319.
Gogoan dut oraindik, Bladi Oteroren itzulpenak irakurri nituenean hartu nuen zirrara. MEIG V 133.
Musika-zirrara somatuko du, Shuberten "Rosamunda" aditzerakoan. MEIG IX 141.
sense-2
2.Destello, brillo. Meatu bedi, argi biur bedi, itzungi bedi, Iainko-zirrara besterik uzten ez digula, Gizon eta Iainko batean urturik bezala. OrQA 165.
Ikusmenaren organuak bearko du eter delako orren zirrarak atzemaiten azkarra izan. VillJaink 66.
sense-3
3.Temblor. Egun osoan, orbelen zirrada nabaitu zuan andre gazteak eta gau artan etzuan berealakoan lorik artu. NEtxLBB 24.
Ahotik belarrira eta belarritik barrenago zabaltzen diren uhin eta zirrarekin. MEIG VI 118.
azpisarrera-1
ZIRRARA EGIN.
Estremecer, emocionar, impresionar. Au aditzean, biotzak zirrara egin zion Don Karlosi. OrSCruz 129.
azpisarrerakoSense-1.1
Au entzuteak arrotzari zirrara (impresión) ikaragarria egin zion. Etxde AlosT 44. Izan ere, ikaragarrizkoa izan da urratsok egin didaten zirrara. Etxde JJ 112.
azpisarrera-2
ZIRRARA EMAN.
Estremecer, impresionar. Zirrara eman diot nik nere buruari: au marka! TxillLet 96.
azpisarrerakoSense-2.1
Zirrara sakona eman dit zure deiak, eta oraindik maite zaitudala ikusi dut. Txill Let 136.
azpisarrera-3
ZIRRARA-ERAGILE.
Emocionante. Zirrara-eragille / beti zure gaia.Zendoia 232.