(V, G, AN, L, BN),
hameketako (AN-5vill, B; H)
Ref.:
A(amaika);
IzTo(amarretakua);
EtxbaEib;
ElexpBerg
. Almuerzo."Légère réfection à onze heures, après déjeuner et avant dîner"H.
Cf. VocNav: "Amaiquetaco, bocadillo o tentempié que se toma a media mañana (Pamplona, Larráun, Cuenca)" Cf. tbn. Baraib 141, LzG (amaiquetaco) y Echaide Orio (amaiquetaco). v. hamarretako. "Hameketakoa" zela gauza bat egiten zena, ez bethi xuxen hameka orenetan, bainan ahal zenean. ElzbPAd 31.
Falta bat bakarra du / amaiketako onek, / falta egiten diyo / bixigarri batek. AlzSTFer 144.
Konbidatze'at amaiketakora. Ib. 143.
Pirpillin parpak jazteko bai, ez langille gaxuai amaiketakorik emateko!Ib. 122s.
Bigarren dei-unean / neskeak bear dau / amaiketakoagaz / auzoak konbidau. AzcPB 236.
Denda-zulo batera / gizonagaz doa, / berak legez artuten / amaiketakoa. Ib. 237.
Ez, aukera danean, amarretakoa, amaiketakoa, lauretakoa, azken ordukoa, dena dator ongi. AgG 348.
Nahi dituzu barne huntan diren lagun guzien hameketakoak jokatu nik begi batekin ikusten dutala zuk biekin ere ikusten ez duzunik?ZerbArtho 500.
Lenago, goizean amaiketakoaren zai [egoten nintzan]. LabEEguna 111.
Ta otordu tartean ez dedalarik apur bat ere artzen... Ez amarretakorik, ez amaiketakorik, ez ezer. Ib. 62.
Amaiketakoa leenago nai gosaria baño. LdiIL 64.
Galtzen zunak amaiketakoa, salda beroa ta baso bat ardo alegia, ordaindu bear zion irabazleari. EtxdeJJ 32.
Gero moltzoka jalgi dira eskolier ohiak josta-lekuetarat, hameketakoaren hartzerat. Herr 1-9-1960 (ap. DRA
).
Hamaiketako bat egiten zuen izebak, soloan lan egiten zutenentzat. OskKurl 92 (cf. infra HAMAIKETAKOA EGIN).
Opil gozoa ta txistor-muturra erosi ta jan zituan, amaiketakoa bai litzan. ErkiagBatB 59.
Gero amaiketakoa izaten zuten Lezo-ko "Gure Borda" ostatuan.Salav 24.
Bigarren amaiketakoa seguru diagu. BBarand 136.
v. tbn. Ort Oroig 16. TxGarm BordaB 22. Insausti 194.
azpisarrera-1
HAMAIKETAKOA EGIN.
Almorzar. "Amaiketakua eiñ dogu Urrebasonian" Etxba Eib. Kentzen diozu bezperako urdai azpikoari berari beste zati bat, eta asitzen zera amaiketakoa egiten. AJauregiEE 1885b, 213.
Piarresen omore ona bidean. Nola egiten nuen hameketakoa Azkainen. ElzbPAd 25.
Egia duk nerekin ethorri haizela hameketakoaren egitera, eta, trinkatzer ere dugula elkharrekin...Ib. 35.
Eta zer? ni San Tomas egunian amaiketakoik egiñ gabe gelditu?AlzSTFer 123.
Guazemak orain, amaiketakua egitera. Ib. 124.
Juan Ramun txokolateruak amaiketakua non egiten duen. Iraola 110.
Santiagotegirat joan ziren hameketakoaren egitera. BarbPiar II 262.
Euren amaiketakua eginda, banandu ziran argin pobria ta eskeko aberatsa. KkAb II 60.
Otorradi neugaz amaiketakue etxen. OrtOroig 16.
Amaiketakoa egiteko. Munita 71.
Amekak aldera agertu zen Elizabet, edari goxo eta pasta batzuekin an ziren yaun guziek ameketakoa egin zezaten. IzetaDirG 38.
Amaiketakoa egiten dago bere lagun-taldearekin erriko tabernan.TxGarmBordaB 100.
An urran eguan taberna baten amaiketakue egiñez. Gerrika 191.
v. tbn. Ataño TxanKan 33. JAzpiroz 104.
azpisarrera-2
HAMAIKETAKO-LEGEA EGIN.
Cumplir con la hora de almorzar. Amaiketako-legeren bat egin, erditan baraurik joaten baiziran. AtañoTxanKan 150.