amurranz. Rabia, furia.v. amorrazio. Galduko ditu zeruko irabaz-bide guziak eta geldituko da zakur gosez amorratua bezain gosez ta amurranz betikoz betea. MbIArg I 222.
Deabru sutu erre amurratu gaistoen orzez ta atzapar zorrotzez gainbera urratu-galduak, oñazez ta amurranzez erdi bi edo mill zati egiñak. Ib. 317.
Egungo mezan arkitzen dugu errege gaisto baten amurranza ta onek ill-erazi zituen obenbageko aurtxo zenbaiten fest andia. Ib. 139.
Barreneko illunzak, kezkak, naigabenzak, ezin-egonak, amurranzak eta beste neke ta ar guziak. Ib. 239.
Joaten zen deabrua bere infernura, Santuak berez bota balu baño naigabe ta amurrantz [corregido amurranz] agitz andiagoarekin. MbIArg II 288.