(AN-larr ap. AApend
; Dv→A, H),
aztinkeria. Adivinación; magia; práctica adivinatoria, mágica."Pratique divinatoire"H.
"Opération de divination"Dv.
"Superstición"AApend.
v. aztitasun; aztiketa, aztinantza. Aztikeria, sorginkeria eta majizianoen arte suerte guzia. FPrBN 23.
--Zer defendiatzen daukü berzerik? --idolatria, aztikeria, süperstizionia eta sakrilejiua. CatLan 84.
--Zoin dira aztikeriako bekatiaz ogendün errendatzen direnak?Ib. 85.
Eta ala supertizioko pekatuak dira aguero edo aztinkeriak, sorginkeriak, hetxizeriak eta gaitzetatik libratzeko artzen diran erremedio alperrak. Gco II 111.
Neskatx onek deabrua berekin zuela, aztikeria eta sorgintza asko egiten zituen. Lard 512.
Aztikeria bitxi hek ahalik balute debrua ganik lukete. EskLAlm 1873, 5.
Aztikerietan sinisten duanak. CatG 32.
(aztikerietan Legaz 25; CatAe 42, CatSal 43 y CatR 43 aguerotan)Sorginkeri, aztikeri, parragarrikeri eta itxura gabeko gañkeriyetan sinisten ez al dute bada [euskaldunak] beste edozeñek adiña, geiago ez bada ere?BPradEEs 1913, 215.
Aztikeritan ari izandako askok ere beren idaztiak ekarri ta guzien aurrean erre zituzten. OlAct 19, 19.
Eusko-jentillen uskurtza edo erlijioa irudizko aztikeriakin nastua zan. JMBLEItz 91.
Naiz norbera zaintzeko naiz abereak ugaltzeko aztikeriak bein baño geiagotan erabilli oi dira erri oietan. Ib. 50.
Aiztikerijetan ibillitako zeinbatzuk. ArriandAct 19, 19.
Erromesbide luzean-gora, / bidazti, euskal-Fedea. / Jentilletako aztikeritan / utzi zizun ibarbea. SMitxAranz 18.
Errien ondamena, / giza-gorrotoa, / eta aztikerien / illunpe-lañoa!NEtxAntz 8.
Onela aztikerietan ere, ikasnai biurriz. OrAitork 289.
Aztikeri aiek uxatzera ez ninduten eragin oraiño ark eta nere adiskide kuttun Nebridik. Ib. 79.
Simaurrarekiñ gasa eginda / sua jarri sukaldian... / esan zaidazu aztikeriak / ta sorgintzak ez al dian.OleaAuspoa 39, 140.
Aztikeriak, Majia ta beste olako oitura ta siñiskeriak, sasia belar jatorrakin bezala bizi izan dira sarritan erlijioaren ondoan. VillJaink 21.
Eta andik gorago / ba dakusazket izarren ikarak, / bai koloka diranen, / bai tink daudenenak, / aztikeri ta zeru-aztarnak. GaztMusIx 127.
Zeatz-meatz aztikeriak aipatzen dizkigu Bergilik Alpesiberen maitegar eroarekin. IbiñVirgil 54.
Aztikerietan ari izan ziren askok ere beren liburuak pilatu zituzten eta erre. IBkAct 19, 19. Aztikeritan al zabiltz zu ere? Obe zenduen Guadalupeko Amari eskatu. AtañoMLanak 24.
Oteizaren antze lana halako aztikeri beltz baten lainoaz inguraturik agertzen baitzaigu ezjakinei. MEIG I 107.
azpisarrera-1
AZTIKERIAZ.
Por arte de magia. Ontzixka geldi zedukaten aztikeriz bezala. 'Charme'
.OrMi 130.
Abere-irudia (gogoa, berak diotenez) aztikeriz menperatu ezkero, bereala menperatu lezake eiztariak abere berbera ere. JMBELG 49s.
Aztikeriz, illargia ortzitik erauzi diteke; aztikeriz, Uliseren lagunak antzaldatu zitun Kirkek. IbiñVirgil 56.
azpisarrera-2
AZTIKERIAZKO.
Mágico. Arpetako irudiak aztikerizko gogamen eta asmoetan dauzkate beren sustrai eta jararibideak. JMBELG 49.
azpisarrera-3
HIL-AZTIKERIA.
Nigromancia. Il-aztikeria legez debekatuta egonarren [...] Israelen egin egiten zan. Ker1 Sam 28, 3n.