1.ikusi-nahi. Curiosidad, deseo de ver. Beste gizonen ikhusi nahirik ez ükheitia. Mst I 20, 6 (Ol ikusi nairik-eza).
Mirapilliak edo ikusi-naiak asko galtzen ditu. Lard 44.
Beti deitzen dute mirariak jendiaren ikus-naia. BvAsL 102.
Ageri da ez dakizula zer den basaren ikusi nahia. JEBur 194.
Ikusnaiak igiturik, bein Andoni etxez egoan ugazabak ixil begiztu nai izan eban. BelausAndoni 18.
Gero-ta ikusi-nai aundiago ta erruki geiago daukakio esipeko gaxoari. AnabUsauri 92.
Jende-mordoska ugaria eraman zun ikusnaiak portualdera. TAgUzt 133.
Ikus-nai utsal bat, ezagute ta iakite izenez iantzia. OrAitork 288.
Ikusi-naia ba-geneukan, baño bertaratzeko usterik ez. AnabAprika 37.
azpiadiera-1.1
+ ekusi nai. Kuriostasunak eta lehen ez ikusiak ikusi nahiak daramatza. SPImit IV 1, 8.
Jangoikoa ekusi nai andiarekin. MbIArg I 333.
Bere alhaba ikhusi nahia zelarik beldürra beno azkarrago. Egiat 173.
Ori ikus-naiez il nadin. OrAitork 13.
v. tbn.
Ikusi nahi: Cb Eg II 206. Lg I 277. EA OlBe 17. Uzt Noiz 112.
sense-2
2.
(Dv). "Désireux de voir"Dv.
Ikusnaia nazan ezkero. Ezale 1897, 61a.
[Burdinbidearen egolekuan] iende asko egoan [...]: adiskideak, ezagunak, ikusnai nun-naikoak. AgIoan 108s.
Ikus-nai batzuk, kai-baztarrera, / ontziak dauden tokira. OrEus 389.
azpiadiera-2.1
Hiri hartan bizi zen gizon aberats bat [...], aspaldion Jesus ikhusi nahia.Lg II 216. Patriarkak hiltzen dire hura ikusi nahiak. Hb Egia 47. Bitoriak ikhusi nahia da. Laph 122. Etzen bazter ikhusi nahia. JE Bur 66.
azpisarrera-1
IKUSNAHIAN.
Curioseando. Zelaiaren erdian daude [...] naspillari burugogor batzuek, ikusnaian, marmarrean. AgG 337.
azpisarrera-2
IKUSNAHIEKO.
Curioso de. Aien aita liburu aiek ikus-naieko amorratua zala. "Librorum talium curiosissimum"
.OrAitork 162.
azpisarrera-3
IKUSNAHIEZ.
Por curiosidad, movido por la curiosidad. Ikusnaiez, mailazotzik mailazotz ta mailorik mailo igon ziran. AArdi 131.
Getaritik bertatik ikusnaiz juandako norbaitzuk ere. TAgUzt 134.