(G, AN, B, L, Sal, BN, R, S; Urt I 216, Lar, VocS, Añ, Lecl, Dv, H)
Ref.:
A;
Lrq;
IzUlz;
IzetaBHizt2
. Niñería, pequeñez, tontería; puerilidad."Niñada", "puerilidad" Lar y Añ."Niñear [...]; aurkeriak egin, aurren gisa ibilli
"Lar.
"Caduquez, agurearen edo atsoaren aurkeria
"Ib."Vétille, haurkeria
"VocS.
"Enfantillage"Lecl, Dv.
"Enfantillage, puérilité"y "Chose futile, puérile, de rien" H."Niñería"A.
"
Aurkerí bet, una niñería"IzUlz.
"
Etzazule olako aurkerik in
"Izeta BHizt2. .
Ekusten du gure arganako aurkeria, ekusten du gure esker-gabetasuna. MbJBDev 48.
Ba dakizu, aurkeriak dirala Mezaren aldean zezen ta jostatze guziak. Ib. 99.
Aurrak bezala agitz nai zion bere txakurtxo oni; egun oro nai zuen ekusi bere gelan ta egiten ziozkan an bere aurkeri-fest eta kariño-moduak. MbIArg I 231.
Guzia largatzen nuen! Ai ta zergatik? Aurkeria ta ezerez bategatik. CbEg II 128.
Etxeko mirabe edo neskatxa gazte batek Monikaren aurkeria onen berri bazekien; baña nola asko nai zioten [...] isillik estalzen zuen. CbEg III 365.
Aurkeririk, aurra zalarik, ezertan erakusten etzuen. CbJosefa 3.
Zuri akáso idurizaizu inportadéla zerbáit erakústea zeure búrua, danboreain soñáze, danzátze ta aláko aurkériak ikástea. LEProg 118.
Zer ahalge maiz haurkeria batzu, ezteuskeria batzu gatik, bortxa pixka bat bere buruari ez nahiz egin. Birjin 312.
Galdu ditut ogei erreal aurkeria bategatik, kontu piska bat ez idukitzea gatik. MgCC 233.
Batzuek diote maitea, pakea... beste batzuek, maitia, pakia; [...]. Aurkeriak dira oek, ta gizon aituak ez dira geldituko ustekeria oetan. VMg 91.
Ezagutzen det, nere Kristauak, zeñ erraz gure gogo ta biotzak munduko arazo, kontu ta aurkerien ondoren dijoazen. AA III 317.
Au onela izan eta oraindañoko gure urteak igaro ditugu munduko gauza zirzill eta aurkerien ondoren?Ib. 479.
Eta ez erresuma bat-gatik, bainan haurkeria batentzat. DvLEd 219.
Heriotzean ez da yosteta edo haurkeriarik. HbEgia 121.
Haurkeria bat egin du [anaia Batixtak], egia da; bainan ez dut uste huts handi bat egin duen. Laph 236.
Ukatu Mariaren Semearen jaungoikotasuna eta ezagutzea Beragan dagoala soberandia, kalaeziña, betikoera, da naaspillezko txerko bat, berez aurkeria eta parragarria. OtagEE 1884a, 311.
Gaztetasuna bertze haurtasun suerte bat da; haur handiek egiten dituzte haurkeria handiak. ArbBok 325.
Denbora guzia zorakerietan, aurkerietan, jostaketan eta pekatuan galdu det!ArrMay 33.
Saindu hunek auhendatzen zuen bere haurkeria hori, zahartu ondoan ere, urrikizko sentimendurik bizienekin. JnnSBi 59.
Huna gure errepublika hunen bertze haurkeria bat. ElsbFram 146.
Duel joko hori nehon den jokorik zoroena eta itsusiena da. Haurkeria bat litake, ez balitz astokeria. HU Zez 24. Zer ditake haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino?Ib. 77.
Oraintxe ezagutzen / dut zinez egia / beranxe auhendatzen / ene haurkeria. Balad 233.
Bere aizkideai ainbeste parreragiten ziezten aurkeriak. ZinkCrit 14.
Axulaiko Andere, Birjina Maria, / Ahantz, othoi, lehengo ene haurkeria. Ox 25.
Haurkeriak utzirik, erradazue zonbat neskatoko zirezten herrian?LfMurtuts 44.
Theresak susmatzen zukeen haurkeria bat zela esatera zoan gertakizuna. MdeHaurB 58.
Batek bakarrik arbuiatzen zitun edo beñepein aurkeri etsitzen ipui zoragarriok. EtxdeJJ 96.
Zure bakarraren gorputz bakar dan Elizak [...] etzitula aurkeriak maite. OrAitork 131.
Utzkitzu haurkeria horiek. Errazu zure zerbitzua nahi duzula egin, etzirela beldur. JEtchep 94.
Ziñez, gizadiak bere baitan daraman sentipen larri au ezin diteke arinki arbuiatu, aurkeria bat balitz bezala. VillJaink 101.
Pentsatzen dut ez zaitudala sobera narda arazi ene haurkeriekin. XaOdol 293.
Haurren arteko haurkeriazko josteta batean izan zen hatxemana apeza. LarreArtzainE 137.
Haur nintzenean, haurrari dagokionez hitz egin, haurrari dagokionez uste, haurrari dagokionez asmatzen nuen. Gizondu orduko, berriz, haurkeriak utzi ditut. MIH 31.