Herencia. Beroien oñordekotzaren usaiean dabiltzanak benez ildakoaren aideak ote diran. EAEg 13-1-1937, 794. Oiñordekotza zaharrenari kentzeko arrazoi gogorren bat bear dun. Etxde JJ 82. Etxahuniaren oiñordekotza Mattini eman nai diola. Ib. 59. Ene aitari burua berotzen ari zatzaio Etxahuniako oñordekotza (herencia) ken dakidan. Ib. 14. Berari lehenseme izateagatik zegokion oinordekotza ukatu egin zuen. PPer Harrip 112. Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahani eta ondorengoei. BiblE Rom 4, 13.