(-th-T-L),
berthutus. Virtuoso."Vertueux"T-L.
v. birtuoso, bertutetsu. Egiazki hitz handiek eztie justua eta saintia egiten: bena bai bizitze berthütusak Jinkuari khario izan erazitzen. Mst I 1, 3 (SP bertutetsuak, Ol zintzoa, Pi onoimentsuak).
Eta arrazureki hanitxez behar dü barnetik izan berthütusago, eziez kanpotik üdüri beita. Ib. 19,1.
Emazteki hau ederra zen eta berthutosa. Lg I 324.
Horrek gogortu zuen Susana berthutosa egin zioten aiphamen lotsa gabearen kontra. Dh 204.
Gizon gazte berthutos batek, zeinak leialki pratikatzen baitzuen debozione hau, erakhatsi izan ditu bere sendimenduak hitz hautaz. MarIl 25.
Alen dohatsu berak kontserbatu dauku Erretor berthutos baten lekhukotasuna. Ib. 128.
Yende on eta berthutoser, yazartzen diozue, / Egiaz edo gezurraz, berdiñ dadukazue. Gy 136.
Nahiz izaitea hobe den segurki, / Eder gaitzto baiño, berthutos itsusi. Ib. 225.