(V-gip, L; Lar, Hb(-olha), Dv, T-L),
burniola (G; Lar, BeraLzM),
burdun-olha (bürdün- S),
burduin-olha (bürdüin-Foix, Casve)
Ref.:
A(burdinola, burniola, bürdün-olha);
EtxbaEib(burdiñ-ola)
. Ferrería, fundición."Herrería, la oficina grande en que se funde el hierro"Lar.
"Forge à hauts fourneaux"Dv.
"Herrería, fábrica de hierro"A.
"Forge métallurgique"Foix.
"
Burdiñ-ola, ferrería. Olerrian eta bai Eitzan, baziran burdiñolak
"EtxbaEib.
"Ferronnerie", "métallurgie" T-L.v. BURDIN LANTEGI; ola. Cf. Enb 133: Bertan erosi dituz etxe ta lur asko, / beren lurrian egin "Burdiñola" barri, / ogija emoteko erritar danari. Orien buruan bada burdin-ola batean adiña aize ta soñu. MbOtGai III 202s.
Burniola oezaz landara badira Gipuzkoan laureun, berrogei ta amar sutegi bezalatsu. IztC 130.
Anttolin Saizarrek uste du olaren batzuk ere sortuko dituela: iraltsolak, burniolak...AArdi 33.
Xirtxikatuak, iretsiak, burdin-olhetan lur ilhunak erakitzen ohi diren bezala. BarbPiar I 118.
Donosti-inguruko burdiñola bat zan bere aberastasunaren iturria. TAgGaGo 18.
Gero, Oiartzungo Mitxelena, lên / burni-olan ari izana. OrEus 195.
Ango burdin-oletako artezkariak. EguzkGizAuz 183.
Donostiko burdiñola batean ziarduan lanean. TAgUzt 36.
Urdazubiko monjeek bazituzten burni olak ere. Meatza Bilbo aldetik ekartzen zan. VillEgan 1967, 23.
Beste erri askoren gixan, Astesun ere bazan burni-ola bat. GarmEskL I 28.
Erruz zen burdinola herri lurretan eta ingurukoetan, basoa ere bai, garai bateko ontzigintzak behar zituen gaien iturburu. MEIG IX 41.