norbeitasun. Cualidad de persona, personalidad.v. nortasun. Gizonaren nor-danik edo norbaitasunik ez du, Jainkoaren Semearena du. OrMB 65.
Zer asmatu zuten ordun berok? Indio gizagaizoak etzirala gizaki, ta norbaitasunik etzutela. Presuntarzuna nai badu. OrEG 1950 (11-12), 50.
Ez da deus onik izanen Aljerian [...] ez bada hangotarren norbeitasuna errespetatzen. Herr 12-9-1957, 4.
Errespetatu gogo du Aljeriaren norbaitasuna. Herr 23-10-1958, 1.
Bozkatzea da urhats errespetagarri eta zintzo bat, gizonaren norbaitasuna ohoratzen duen gizonak, emeki eta nekhez, beretu duen dretxo bat. LarzBozak 8s.