Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
sense-1
Protector, amparador, defensor.
Zuri ots dagizut arrenez, Tzeuren Alaba, Azana illezkorra, zure aizpa Artemi lur-babesle ta zei biribilleko yauralkia ospetsuan eseriari, ta baita Poib gezilariari ere. Zait Sof 62. Zure betargi babesle ori guregana itzuli Tzeuren urre-alaba orrek! Ib. 62. Zerau, ba, zaitugu babesle ta yaureigille bakartzat. Ib. 65. Uriak, ots, Villak, izan zirala Fueroaren babesleak, aldeztzalleak? Lek EG 1956 (5-6), 73. Ikasguko Iainko babesleei opariak eskeintzen zizkieten egunetan. Zait Plat 21. Apol, gerkarren jainko-izuna, artzaien babesle. Ibiñ Virgil 47. Talie, musa, maitagarri, antzerkiaren babesle, aurrenik nekazaritza asmatu zuna. Ib. 50. Naiadeak, dakigunez, ur gozo, ibai ta iturrietako neskatx babesleak ziran. Ib. 50. Ex-voto direlakoetan aurkitzen diren eskaintzale izenek salatzen daukute, babesleen ohoratzaletan bazirela segurki erromanoak, bainan berdin tokian tokiko jende asko. Lf CEEN 1973, 122. Baita Gontzalo Aranda ta Frantzisko Saltzedo be, biak Teresa amaren babesleak. Onaind STeresa 69. Baserriaren babesleak ziran zugaitz-mota auek danak. Zendoia 197. Babesle gotorrak dituen eritzi zabalak dioenez, euskarak bere kutsua utzi du gaztelaniaren eta gaskoinaren fonetika bilakaeran. MEIG VI 29. En DFrec hay 10 ejs. de babesle.